Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Debora Herrero urdanetako ahotsak eta emotio taldeko zuzendaria

“Musika koralak gure kulturan sakontzeko aukera eskaintzen digu”

Debora Herrero ordiziarrak esperientzia luzea du musika eta kantuaren munduan. Hainbat abesbatzen sorreran parte hartu, eta zuzendu ere egiten ditu

M. Aranburu - Jueves, 28 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Debora Herrero, Urdanetako ahotsak eta Emotio taldeko zuzendaria.

Debora Herrero, Urdanetako ahotsak eta Emotio taldeko zuzendaria.

Galería Noticia

Debora Herrero, Urdanetako ahotsak eta Emotio taldeko zuzendaria.

ordizia- Irribartsu mintzatzen da Debora Herrero ordiziarra musika eta kantuaz galdetuta. Txikitatik izan du lotura sendoa mundu horrekin eta orain ere hertsiki lotuta jarrai-tzen du. Besteak beste, Ordiziako Urdanetako Ahotsak eta Emotio taldeen zuzendaritzan dabil, baina bera ere ibiltzen da kantuan.

Txikitatik egon zara musikaren munduari lotuta.

-Ordiziako Musika Eskolan hasi nintzen formakuntza jasotzen haur bat nintzela eta bertako abesbatzako kide ere banintzen. Gero Beasaina egin nuen salto eta handik, berriz, Donostiara. Beti egon naiz musika eta abesbatzen mundutik oso gertu.

Donostiara salto egin zenuenean musikako ikasketak egin zenituen bertan, ezta?

-Bai, baina pedagogia ere ikasi nuen. Hala, behin ikasketak amaituta Ordiziako Jakintza ikastolan musikako irakasle moduan hasi nintzen. Gauza zen eskolak abesbatza bat sortu nahi zuela eta horretan jarri nintzen buru-belarri.

Baina formatzen jarraitu duzu urte hauetan.

-Duela urte batzuk Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioan kantu ikasketak egin nituen. Oso garrantzitsua iruditzen zitzaidan kantuko titulazioa ateratzea, izan ere, abesbatzetan abeslariei eredu bokala egoki emateko asko lagundu dit, adibideak nola eman ondo jakiteko.

Erakusteaz gain, zuk kantatzen al duzu?

-Zuzendari batentzat beste leku batean kantatzeko aukera izatea inportantea dela iruditzen zait. Ni Javier Busto konpositorearen Aqua Lauda taldean aritzen naiz kantatzen. Hark abesbatzen munduan duen pisua izugarria da. Taldean abestuta, aktibo mantentzen naiz eta ezagu-tzan sakontzen jarraitzeko aukera ematen dit. Ikasteko modu bat da, han ikasitako barneratu eta ondoren nire ikasleekin praktikatu ahal izateko.

Abesbatzetan esperientzia handia duzu. Nola ikusten dituzu?

-Bai, esaterako, Lazkaoko Kantaka abesbatza zuzendu izan dut eta Xanbe gazte abesbatza ere bai. Horiez gain, Ormaiztegikoa eta Olaberrikoaren sorkuntzan ere lagundu nuen eta horiek ere zuzendu nituen. Nik uste Goierrin badagoela abesbatzen inguruan ohitura bat, eta Ordizian bereziki tradizio handia dago. Talde asko daude kantuan aritzen direnak, baina uste dut dugun harrobia zaindu egin behar dugula, helduak garenean abesbatzako taldeak izaten jarraitu nahi badugu behintzat.

Haur edo umeen taldeen eta helduen artean dagoen aldea nabarmena da?

-Badaude desberdintasunak, bai. Esaterako, erritmo desberdina da, errepertorioa ere bai... baino gauza berdina ere badago: zuk jartzen duzun pasioa. Ikasleek zure pasioa edo zaletasuna jaso behar dute, interes berdina nabaritu behar dute.

Aditu ugarik aipatzen dituzte musika eta abestearen onurak.

-Ados nago horrekin, gainera, musika koralak gure kulturan sakontzeko aukera bat eskaintzen du. Onurak aipatzekotan, pertsonaren garapen integralean laguntzen duela esango nuke. Biologikoki, sozialki, psikologikoki, maila kognitiboan... guztian eskaintzen ditu onurak. Bestalde, adierazpen modu bat ere bada eta sozializatzen ere laguntzen du, azken finean, abesbatza batean helburu komun batekin egiten dugulako lan.

Eta zer behar da abesbatza batean kantatzeko? Abesten jakitea?

-Gogoa. Gure abesbatzetako abeslari askok ez dute musikaren inguruko ezagutzarik, ez dakite partitura bat irakurtzen. Baino hor dago benetako meritua, ahots desberdinak elkartu eta kantu bat ikasten dutelako.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902