Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
KULTURA

“Kontzientzia pixka bat transzenditzeko” poemak, Xabier Lete Sariaren fruitu berria

Juanjo Olasagarrek Pamielak argitaratutako ‘Ia hemen’ poesia bilduma aurkeztu zuen atzo Koldo Mitxelenan

H. Fernandez - 2018(e)ko ekainaren 28a, osteguna - 06:03etan eguneratua

Juanjo Olasagarre, atzo Donostian, ‘Ia hemen’ poesia bildumaren aurkezpena baino lehen.

Juanjo Olasagarre, atzo Donostian, ‘Ia hemen’ poesia bildumaren aurkezpena baino lehen. (Esti Veintemillas)

Galería Noticia

Juanjo Olasagarre, atzo Donostian, ‘Ia hemen’ poesia bildumaren aurkezpena baino lehen.

donostia- Juanjo Olasagarrek (Arbizu) Foru Aldundiak antolatutako IV. Xabier Lete Poesia Saria irabazi zuen apirilean. Atzo, berriz, horren ondorioz Pamielak argitaratutako Ia hemen obra aurkeztu zuen Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Bertan, Olasagarre berak parte hartu zuen, Gipuzkoako Kultura zuzendari María José Telleria eta argitaletxeko editore Jose Angel Irigarayrekin batera.

Itxaro Bordak, Igor Estankonak, Tere Irastorzak, Joserra Gartziak eta Lourdes Otaegik osaturiko epaimahaiak Olasagarraren poemen “egikera aberatsa”, “sakontasuna” eta “ironia” nabarmendu zuen. “Hemen ez da ezer gertatzenesanez labur genezake esaten den guztiaren gainezkaldiaren ostean geratzen dena”, adierazi zuen tribunalak bere aktan.

Bi urtean behin deitzen den saria da Xabier Lete “omentzeko” sortutako hau. Olasagarrez gain, Karlos Linazasorok (2012), Luis Gardek (2014) eta Asier Serranok (2016) ere jaso dute.

Aurrekoak bezala, arbizuarra ez da letren mundura iritsi berria. Olasagarrek, nobelak eta kronikak landu ditu, baita poema bildumak ere -Ia hemen laugarrena da-. 22 urterekin poesia idazten hasi zela aitortu zuen, Handik hona, egunero idazten du, eta egiten ez duenean eguna “hutsa” dela iruditzen zaio. Eta zergatik idatzi? Lirikaren bitartez egun horri edo bizitza berari “zentzua” bilatzen diolako. “Gertatzen zaizkidan gauza guztietatik transzenditu nahi dut”, onartu zuen egileak.

Zentzu honetan, nafarrak Peter Watsonen The Age of Nothing: How We Have Sought to Live Since the Death of God liburua ekarri zuen gogora. Azaldu zuenez, bere aita gaixo zegoela berrirakurtzeari ekin zion. Nietzscheren “jainkoa hil da” pentsamendutik abiatuta, Watsonek jainkoak utzitako hutsune hori gizarteak zerekin bete duen aztertu zuen. Olasagarren esanetan, historian iraultza, zientzia, psikologia eta poesia jainkoaren “pareko” jarri izan dira. “Ez naiz sinestuna, ez dut pentsatzen Xabier Letek pentsatzen zuen moduan hil ondoren zerbait dagoela”, esan zuen, gerora honakoa gehitzeko: “Gertatzen zaizkidanak nolabait ordenatu behar ditut eta poemek horretarako balio didate. Ni baino goraxeago egon daitekeen zerbait azaltzeko balio didate”.

Beraz, ariketa horrek idazlearen “bizitzari zentzua ematen” dio: “15 urtetan gertatu zaizkidan gauzak ordenatzen saiatu naiz eta egunerokotasunetik goraxeago egon daitekeen zerbait sortzen saiatu naiz. Poemek ematen didatena irakurleari ematen badiote, hau da, momenturen batean kontzientzia pixkat gorago transzenditzea lortzen laguntzen badiote, pozik egongo naiz”.

nia itzuli daOlasagarrek 1991. urtean idatzi zuen bere lehen poema bilduma: Gaupasak. Bertan “nia oso sendo” ageri da, bigarren -Bizi puskak (1996)- eta hirugarren -Puskak biziz (2000)- bildumetan ez bezala, non “beste pertsonaiei” eman zien ahotsa: “Beldurra hartu nion nire burua ager-tzeari. Norbera ez da gai serioa idatzi nuen poema batean”.

Handik hona, iritziz aldatu du Olasagarrek eta “Facebookeko garai hauetan” lehenengo pertsonan idaztea erabaki du Ia hemen. “Nitik kontatzen ditut gertatzen diren gauzak, bizi dudan anabasa horri zentzua bilatzen diodan bitartean”.

Poema batzuetan “errealitatea ospatu” nahi izan du -“beharrezko ariketa bat da”-, besteetan, berriz, natura urbanoari buruz dihardu: “Gizakion gorabeherak azaltzeko balio du”. Olasagarren literaturan ohikoa den gai bat ere ageri da idatzietan, homosexualitatea. “Poema homoerotikoak ere badira, baina gehiago dira maitasunari buruzkoak eta maitasunak ez du generorik”, esan zuen.

‘ia hemen’

Egilea. Juanjo Olasagarreren (Arbizu, 1963) laugarren poesia bilduma da. Aurretik, Gaupasa, Bizi puskak eta Puskak bizizpoema liburuak argitaratu zituen. Narratibari dagokionean Ezinezko maitaleak, T eta Poz aldrebesa nobelakidatzi ditu, baita Mandelaren Afrika bidaia-kronika liburua ere.Deia egunkarian zutabeak idazten ditu astero.

Orrialde kopurua: 118. Argitaletxea: Pamiela, IV. Xabier Lete Poesia Sariaren ondorioz.

Salneurria: Hamalau euro.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902