Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Markina-Xemeingo Torneoko finala eta Interjaiko bigarren jardunaldia jokatuko dira

2018(e)ko ekainaren 28a, osteguna - 13:38etan eguneratua

Galería Noticia

Mutilen Xistera Zirkuitiko lehen jardunaldiaren amaiera jokatuko da ostiral honetan 19.00etan Markina-Xemeingo pilotalekuan. Pasa den ostiralean leku berean kiniela bidez kanporaketak jokatu ostean, iritsi da mutilen lehen torneoko irabazleak zeintzuk izango diren jakiteko tenorea.

Gazte mailan, Iker Ibarluzea eta Julen Goitiandia arituko dira gorriz, eta urdinez, berriz, Aitzol Galletebeitia eta Danel Mandiola. Bi bikoteen artean ez dago alde handirik, eta emozio handiko partida espero da.

Ondoren iritsiko da maila nagusiko finala, eta bertan, Antxon Alberdi eta Jon Ibarluzea, Aaron Gonzalez de Mataucoren eta Benoit Mandagaranen aurka neurtuko dira. Hemen ere lehia ederra espero da. Lehen bikotea Interjain ere ari da jokatzen. Arabarra eta lapurtarra, aldiz, ez dira ari Interjain, eta saiatuko dira ezustea eman eta garaipen hori lortzen. Antxon eta Ibarluzea izan ziren kinielako irabazleak. Bi partida hauetan 15 tantoko bi neurketa jokatuko dira, eta berdinketa balego, berriz, bigarren bat jokatuko lukete, baina hura bost tantora.

Markina, ostirala, 19.00
Gazteak: I.Ibarluzea-Goitiandia / A.Galletebeitia-Mandiola.
Maila nagusia: Antxon-J.IBarluzea / Gonzalez de Matauco-Mandagaran

INTERJAI
Interjai Txapelketak, berriz, Nafarroatik Gipuzkoarako bidea egingo du, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokatuko baita bigarren jardunaldia igande honetan, 19.00etan hasita. Lehen partidan, Retolaza eta Uriel, Iturrinoren eta Susoren aurka lehiatuko dira. Aurreneko bikoteak irabazi egin zuen lehen jardunaldian, eta berriro ere garaipena lortuko balu, urrats handia emango luke lehen hiruen artean sailkatzeko. Iturrino eta Suso, berriz, aurreneko partida galduta datoz, eta oraingoan garaipena behar dute.

Bigarren partidan, Antxon eta Ibarluzea, Etcheberryren eta Zugaitzen aurka arituko dira. Kasu honetan ere lehen bikota dator aurreko partida irabazita, eta bikote lapurtarra, berriz, behartuta dago lehen garaipena lortzera. Aurreneko partidan Etcheberryk ezin izan zuen jokatu, baina oraingoan arituko da, eta ikusiko da ea gauzak aldatzen diren.

Azpeitia, igandea, 19.00.
Retolaza-Uriel / Iturrino-Suso
Antxon-Ibarluzea / Etcheberry-Zugaitz


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902