Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Aldaban 12 aparkaleku berri sortuko dira

Landa auzoetan, Urkizun eta Bedaion ere bai, hainbat lan burutzen ari da Tolosako Udala

2018(e)ko ekainaren 27a, asteazkena - 06:03etan eguneratua

Tolosa- Landa auzoetan hainbat lan ari da burutzen Tolosako Udala legealdi honetan: Aldabako frontoia eraberritu eta Urkizun Exola bidea moldatu du, autobus geltoki berri bat eraiki, eta edukiontziak eusteko babes estruktura berriak egin ostean, Aldaban eta Bedaion daude jarriak indarrak orain.

Hain zuzen ere, Bedaioko eraberritze lanak jada finkatuak dauden eran, Aldaban izapide fasean diraute. Lanen proiektua egina dago: 12 aparkaleku berri sortuko dira errepidearen inguruan, lerroan zein baterian, eta argiteria ere egokituko da. Lanek 36.000 euroko aurrekontua dute, BEZ barne, eta hilabete eta erdi irautea aurreikusten dute (urteko azken hiruhilekoan egingo dira).

Bedaion, aldiz, metro bat (4,5 metrotik 5,5 metrora) zabalduko da errepidea erdigunean, argiteria berritu da, edukiontziak kokatzeko gune berri bat sortu eta bertatik libre geratzen den gunean, hiru aparkaleku berri sortuko dira. 150.000 euroko aurrekontua dute lanek eta Bedaioko festak pasa ondoren hastea aurreikusi du Udalak. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902