Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Agustin Urretabizkaia Urnietako Magale Ikastetxea proiektuaren koordinatzailea

“Presentación de María eta Salestarrak elkartzea pauso logiko bat zen”

Datorren ikasturtean Urnietako bi ikastetxe kontzertatuak batean integratuko dira eta Magale izena hartuko dute, gertutasuna adierazteko

Aitziber Muga - Miércoles, 27 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Agustin Urretabizkaia, Urnietako Magale Ikastetxea proiektuaren koordinatzailea.

Agustin Urretabizkaia, Urnietako Magale Ikastetxea proiektuaren koordinatzailea.

Galería Noticia

Agustin Urretabizkaia, Urnietako Magale Ikastetxea proiektuaren koordinatzailea.

Urnieta- Atzo Urnietako Salestarretan Magale proiektua ofizialki aurkeztu zen 300 pertsonen aurrean. Bertan izan ziren, gurasoez gain, Udal eta Hezkuntza saileko ordezkariak. Agustin Urretabizkaiak, proiektu honen koordina-tzaileak, zehaztapen gehiago eman ditu.

Zergatik erabaki duzue ikastola bateratu bat sortzea?

-Urnietan bi ikastetxe kontzertatu gaude, Presentación de María bertan dauzkala Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza seigarren maila arte eta gu geuk (Salestarrak) daukagula DBH, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa ere. Badaramazkigu urte batzuk elkarlanean, bilerak egiten, akordio bat daukagu bertako haurrak DBHa hemen egiteko... Gauza asko denen artean dauzkagu eta bi ikastetxeekin ikastetxe bakarra egitea pentsatu genuen. Askoz gehiago daukagu elkartzen gaituena, separatzen gaituena baino. Hau izan da pixka bat sorrera. Ikasturte guzti honetan lanean aritu gara hainbat batzordetan.

Magale izena jarri diozue. Zer adierazi nahi duzue?

-Egin dugun izenaren aukeraketa pixka bat gure DNAren barruan dagoena erakusteko da: gertutasuna, goxotasuna. Haur bat bere amaren magalean dagoenean pozik eta seguru sentitzen da. Eta guk, bai Presentación de Marían, bai Salestarretan ere, hori da bilatzen duguna. Nik uste dut gure berezitasuna dela oso gertukoak garela eta saiatzen gara ikasleak pozik eta gustura sentiarazten, eta horrela lana gusturago egingo dute.

Zein aldaketa emango dira ikastetxeetan?

-Lana ikastetxeetan modu integralago batean egingo da. Programa pedagogikoa berdina izango da, baita irakasteko modua ere. Garran-tzitsuak iruditzen zaizkigun baloreak landuko dira bai txikiak direnean, baita geroago ere. Koheren-tzia hori koordinatu egingo dugu.

Orduan, Lehen Hezkuntzatik DBHrako saltoa gutxiago iragarriko dute ikasleek?

-Bai, gauza asko txikitatik landatu izan dituztelako.

Eta irakaslegoarentzat zein aldaketa suposatuko ditu bateratzeak?

-Pauso handi bat izango da, aberatsagoa. Bilera gehiago egin beharko ditugu kurtsoa hasten dugunean, lan egiteko modu desberdin hori barneratzeko. Lehen ikastetxe bakoitzak bere programa lan-tzen zuen, oso antzekoak ziren programak baina bakoitzak berea zuen. Orain aurrez aurre jartzen ari gara bi taldeen elkarlana.

Gurasoek zein iritzi dute proiektu berri honetaz?

-Atzo izan zen aurkezpen ofiziala. Barne komunikazio bat ere egon da ikastetxe bakoitzean. Gurasoek ez dakizkite detaile guztiak, baino gehienek esan digutenez pausoa oso logikoa ikusi dute. Beste herri ba-tzuetan horrelako esperientziak egin dira eta hemengo ikastetxeak ez dira oso handiak eta urrats logiko bat da.

Zer desberdinduko du Magale beste ikastetxeetatik?

-Ikastetxean dagoen giroa oso ona da. Gainera bi ikastetxeetako irakaslegoa oso inplikatuta dago eta oso berritzailea da. Irakasleak asko inplikatu dira aldaketak egin behar izan direnean eta pedagogia berriak erabiltzeko. Ilusio handia dute eta oso proaktiboak dira. Azken urtetan txikien ikastetxean eta Salestarretan proiektu berritzaile asko aurrera eramaten ari gara.

Zein da etorkizunera begira duzuen erronka nagusiena?

-Gizartea etengabe aldatzen ari da eta erronka da ikastetxeok esfortzu handia egin behar dugula aldaketa horiei egokitzeko eta gizarteak eska-tzen digunari erantzuteko. Beti presiopean gaude. Geroz eta haur gutxiago jaiotzen ari da eta ikasleak gure proiektura erakartzeko ikusi behar dute hemen zerbait berezia eskaintzen dugula eta gure lan egiteko moduak merezi duela, beste aukera batzuen aurrean. Urnieta herri txikia da eta gainera azkeneko urtetan jaiotze-tasa asko jaitsi da, baina hau ez da bakarrik Urnietan gertatzen.

Inguruko haurrak etortzen al dira Urnietara ikastera?

-Haurrak txikiak direnean ez da erraza herriz aldatzea ikastolara eramateko, baina DBHn eta batxilergoan bai mugitzen direla. Gurera Hernani, Andoain, Lasarte-Oriatik... etortzen dira.

Nahiz eta Urnieta herri txikia izan, bertan dauden bi ikastetxeak oso ezagunak dira.

-Bai, herrian oso inplikatuta gaude eta biek protagonismo handia dugu. Urte asko dira lanean gaudela.

Pertsonalki, nola hartu dituzu datorren ikasturtean datozen aldaketak?

-Niri proiektuko koordinatzailea izatea eskaini didate eta ilusio handiarekin hartu dut, nahiz eta erronka handia izan. Asko animatzen nauena da kideak gogotsu eta ilusioarekin ikustea.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902