Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
GIZARTEA

Giro ezinhobea herriko festa kuttunetan

Zarauzko San Pelaio jaiak bere amaierara ari dira iristen. Gaur gazteen danborrada aterako da lehen aldiz

Ane Rotetaren erreportajea eta argazkiak - 2018(e)ko ekainaren 27a, asteazkena - 06:03etan eguneratua

Herriko 12 elkarte gastronomikoak Lege Zaharren Enparantzan elkartuta, bandera igoeraren unean.

Herriko 12 elkarte gastronomikoak Lege Zaharren Enparantzan elkartuta, bandera igoeraren unean.

Galería Noticia

Herriko 12 elkarte gastronomikoak Lege Zaharren Enparantzan elkartuta, bandera igoeraren unean.Danborrada Nagusia erdiguneko kaleak zeharkatzen.Baltsa lehiaketan zenbait kuadrilla portutik malekoira iristen.

Astelehenean txupinazoa bota zenetik festa giroak ez du etenik Zarautzen. Danbor hotsek bete zituzten herriko kaleak astelehenean, Haur eta Helduen Danborradekin, eta gauerdian San Pelaioren ereserkia abestu ondoren, atzokoan ere giro aparta izan zen herrian.

Trikitilari eta dultzaineroen dianak eman zion hasiera atzoko egunari eta ondoren buruhandi, erraldoi, dultzainero eta trikitilariek girotu zuten goizean egindako kalejirarekin. Gainera, atzokoan erraldoi bat gehiago izan zen, Pepe Txabillorena hain zuzen ere, Udalak omenaldi gisa egindakoa, eta aurrerantzean beste lau erraldoirekin batera aterako da.

Arratsaldean Musika Plazatik Iñurritzarako ohiko kalejira egin zen eta Iñurritzara lekualdatu zen festa. Bertan izan ziren Modestoren erromeria eta parrillada, Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteak antolatuta, eta larrain-dantza. Bestalde, Munoan ere gazteek ez zuten izan aspertzeko denborarik. Izan ere, Gazte Asanbladak antolatutako herri-bazkaria izan zen, eta ondoren, baltsa lehiaketa arrakastatsua egin zuten, berriro ere kuadrillek beren kreatibitatea agerian utziz portutik hondartzara iritsi ahal izateko enbarkazioak egiteko garaian.

Gauean, berriz, zenbait aukera izan zituzten zarauztarrek festaz gozatu ahal izateko. Batetik, Musika Plazan Drindots taldearen erromeria izan zen;bestetik, Izer eta Alabierren emanaldia Iñurritzan;eta azkenik, Munoan La Basu, Liher eta DJ Txankletaren kontzertuak.

San Pelaio bigarrenaHerriko jai kuttunak gaur agurtuko dira eta gaurkoan ere egitarau zabala izango da. Oilasko biltzearekin hasiko da eguna, goizeko 6.00etan, eta ondoren haurren parkea izango da Frontoi Txikin, 11.30etik 13.30era. Tarte horretan aurten lehenengo aldiz egingo den Gazteen Danborradak hartuko ditu kaleak, 12.00etatik aurrera. Arratsaldean, berriz, Iñurritzara kalejira egingo da Ustekabe txaranga, Imuntzo trikitilari eskola, buruhandi eta erraldoiekin, eta bertan haurrentzako zenbait aukera izango dira;hala nola, haur parkea eta apar festa, haurrentzako erromeria DJ Porrurekin eta parrillada. Horretaz gain, gauean DJ Txurru eta Josu Rodriguez DJekin disko festa izango da Musika Plazan, eta Iñurritzan ohiko bertso jaialdia ospatuko da, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Beñat Jauregi, Maddalen Arzallus eta Aitor Mendiluzerekin. Munoan, aldiz, Zaparra, Sonora Kilombo eta Eromeria taldeek girotuko dute azken gaua.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902