Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

“Jarrera konstruktiboa, lankidetzazkoa, positiboa” nabarmendu du Urkulluk

2018(e)ko ekainaren 27a, asteazkena - 16:37etan eguneratua

Estrategia Topagunea Enpresa Estrategiaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldia.

Estrategia Topagunea Enpresa Estrategiaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldia. (Irekia)

Galería Noticia

Estrategia Topagunea Enpresa Estrategiaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldia.

Estrategia Topagunea Enpresa Estrategiaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldian izan da gaur arratsaldean Bilbon Iñigo Urkullu Lehendakaria. Lehendakariak "positibo" hitza erabili du proiektua definitzeko, eta horren haritik, ekonomia positiboan, enpresa positiboan eta II. etorkizuna positiboan aipatu ditu. "Enpresa Estrategiak beti jakin izan du epe ertain eta luzeko ikuspegi hori partekatzen;lankidetza, konfiantza eta etorkizun positiboa adierazten dituen ikuspegi batekin", zehaztu du.

Azkuna zentroan izan da ekitaldia, eta bertan izan da, Ogasun eta Ekonomiako Sailburu Pedro Azpiazurekin eta Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako Sailburu Arantxa Tapiarekin batera, Enpresa Estrategiako Kontseilari Ordezkari Roberto Urkitza. Euskadiko hainbat enpresaburu nagusi ere izan dira bertan. Ekitaldian, enpresetako eta instituzioetako protagonistek Euskadiko ekonomiaren eraldaketa aztertu dute, azken bost bosturteko hauetan.

Ekonomiaren eta enpresaren arloetan izandako zailtasunak aipatu ditu Lehendakariak: krisia, negozioen ixtea, langabezia-tasa handiak eta gazteentzako zailtasunak. "Informazioa hedatu duzue. Hurbiltasuna, ulermena, konplizitatea erakutsi dituzue enpresaren munduarekiko. Ekonomia hurbiltzen, ekintzaileen eta enpresarien irudiaren balioa nabarmentzen lagundu duzue. Lankidetzaren kultura zabaltzen jakin duzue", nabarmendu du Lehendakariak. "Zuen jarrera beti izan da konstruktiboa, lankidetzazkoa, positiboa".

Gainera, azken 25 urte hauetan gertatu den aldaketa azpimarratu du Lehendakariak, informazioari dagokionez, "orain, globala, berehalakoa eta etengabea da informazioa", esan du. Hori dela-eta, Enpresa Estrategiak egokitzeko duen gaitasuna nabarmendu du Urkullu Lehendakariak.

Eta, horren haritik, Lehendakariak gogora ekarri duenez, bizi garen Herrialde honetan, atzo bertan, enpresa, instituzio publiko, Unibertsitate eta Zentro Teknologiko nagusiak bildu ziren elkarlanean aritzeko. "Estrategia publiko/pribatu batean aurrerapausoak ematea erabaki genuen, eta bertan sartzen da Gobernuaren konpromisoa, ikerketan eta garapenean 1.775 milioi euro inbertitzekoa", gaineratu du. Hala, Enpresa Estrategiak ere ikuspegi hori partekatzen jakin izan duela azpimarratu du Lehendakariak.

Lehendakariak, amaitzeko, "auzolan" jarrera aipatu du, guztion onurarako elkarrekin batera lan egitekoa, alegia. "Uste osoa dut Euskadiren etorkizuna positiboagoa dela pertsona positiboen konpromisoari esker. Horixe da Juan Carlosek, José Ignaciok eta Enpresa Estrategia osatzen duzuen guztiek utzi diguzuen ondarea.", esanez amaitu du.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902