Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Bihar transexualitateari buruzko hitzaldia izango da Reina Aretoan

Errenteriako EAJ/PNVk antolatu du Chrysallis Euskal Herria elkartearen laguntzarekin

Martes, 26 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Errenteria- Errenteriako EAJ/PNVk bihar 19.00etan Reina Aretoan Haur eta nerabeen transexualitatea ulertuz hitzaldia eskainiko du. Errenteriako jeltzaleen lehendakari den Elixabete Muruaren hi-tzetan, “aspaldian genuen buruan haur eta nerabeen transexualitatearen inguruko hitzaldi bat antolatzea eta ekainaren 28ko asterako, hau da, besteak beste kolektibo honen eskubideen nazioarteko eguna ospatzen den asterako antolatzea egokia iruditu zitzaigun”.

Jeltzaleak Chrysallis Euskal Herriarekin kontaktuan jarri zen gaiaren inguruko ezagutza zabaltzeko asmoz, “transexualitatea gertutik bizi ez dutenek ezagutzaren bidez enpatizatzeko eta zuzenean bizi dutenek beren zalantzak argitu ahal izateko”, azaldu du Muruak.

Chrysallis Euskal Herriaren elkarteko kidea eta sexologoa den Aingeru Mayor izango da hizlari. Mayorrek, gainera, sexologo gisa duen ikuspegiaz harago, transexualitatea gertutik bizi duen pertsona gisa ere bere esperientzia partekatuko du, haur transexual baten aita da eta. Esan bezala, hitzaldia bihar izango da Reina Aretoan. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902