Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
KIROLAK

Idiazabaldarrak nagusi Ordiziako mendi maratoian

Hamabost taldek parte hartu dute probaren lehenengo edizioan

M. Aranburu - 2018(e)ko ekainaren 26a, asteartea - 06:03etan eguneratua

Ordiziako mendi maratoiaren lehen edizioan, partaideak Larraitzen proba hasi baino lehen.

Ordiziako mendi maratoiaren lehen edizioan, partaideak Larraitzen proba hasi baino lehen. (Antolakuntza)

Galería Noticia

Ordiziako mendi maratoiaren lehen edizioan, partaideak Larraitzen proba hasi baino lehen.

ordizia- Duela 50 urte egindako desafioa gogoratu dute berriz asteburuan, Ordiziako lehen mendi maratoian. Bertan, idiazabaldarren taldea izan da nagusi eta Asier Oiarbidek, Iosu Telleriak, Iker Zurutuzak, Imanol Artolak eta Iban Urkizuk osatutako boskoteak irabazi du maratoiaren lehenengo edizioa. Ibilbidea osatzen bigarrenak Mikel Senperena, Xabier Azurmendi, Egoitz Jauregi, Iñaki Olano eta Iosu Goñi izan dira, Azkonarrak izenpean. Hirugarren, bestalde, Ordiziako Bolitas II taldea izan da. Honako korrikalariek osatu zuten taldea: Joxi Etxebarrieta, Fernando Monasterio, Iñigo Regil, Manu Unanue, Josetxo Ugalde eta Gotzon Ansoleagak.

Taldeka lehiatu ziren, eta beraz, elkarrekin joan behar zuten ibilbidean zehar, izan ere, taldeko azken partaidearen denbora hartu zen kontuan.

Guztira, hamabost taldek parte hartu zuten: horietatik hamahiruk maratoia osoa egin zuten Larraitzetik abiatu San Migelera iritsi eta berriz hasierako puntura itzuliz. Bi taldek , Hankar Oker eta Triskis-ek, Larraiztik San Migelerako bidea egin zuten, alegia, maratoi erdia. “Balorazio positiboa egiten dugu, jendea oso gustura ibili zen”, azaldu du Kike Mokoroa antolatzaileak. Partaideek taldeka aritzea gogotsu hartu dutela onartu du: “Eskertu dute taldekako lasterketa bat izatea. Azkenean, beste balore batzuk lantzen dira hor”. Lasterketa amaitu ostean, sari banaketa, omenaldietarako tartea eta elkarrekin bazkaria egin zuten partaideek.

mende erdia pasataAurrekari polita du desafioak. Dela 50 urte, orain bezala, gazteen artean askotan egiten ziren apustuak, eta hala gertatu zen: Jesus Mari Oiarbidek Gaintzako mutil bati desafioa bota zion: Larraitzen abiatu, San Migelera joan eta buelta ezetz 12 orduan baino gutxiagoan egin. Aurretik 39 kilometroko bidea zuten, baina gaintzakoak bete zuen desafioa. Juanito Rubio legorretararra ez zen atzean gelditu eta halako batean ordiziarrei berak ere bota zien amua: Gaintzako mutilak egindako ibilbide bera egingo zuen, baina bost ordu eta erdi baino gutxiago beharko zituen eta gainera, Ordiziako edozeini ordubeteko aldea aterako zion. Iñaki Eskisabelek onartu zion desafioa, eta Rubio lehenago iritsi bazen ere, ez zion horrenbesteko denbora tartea atera. Istorio horren bueltan antolatu dute maratoia eta datorren urtean berriz ere egingo duten erabakiko dute, nahiz eta gustura gelditu diren korrikalari eta antolatzaileak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902