Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Elkarrizketarako eta elkar aditzeko etapa berria

2018(e)ko ekainaren 25a, astelehena - 16:13etan eguneratua

María Jesús Carmen San José Magdalena Valeriorekin bildu da.

María Jesús Carmen San José Magdalena Valeriorekin bildu da. (Irekia)

Galería Noticia

María Jesús Carmen San José Magdalena Valeriorekin bildu da.

Lan eta Justiziako Sailburu María Jesús Carmen San José gaur goizean bildu da Lan, Migrazio eta Gizarte Segurtasuneko Ministro Magdalena Valeriorekin, Madrilen. Sailburuak adierazi duenez, ziur dago elkarrizketarako eta elkar aditzeko etapa bati eman diotela hasiera.

“Magdalena Valerio Ministroarekin izan berri dudan elkarrizketa adeitsua eta lasaia izan da, eta zuzentzen ditugun taldeen arteko koordinazioaren oinarriak finkatu ditugu bertan, eta baita elkarrizketarako oztoporik gabeko bideak ere baterako helburuei aurre egiteko”, azaldu du San José Sailburuak. Bestalde, adierazi duenez, epe laburrean, iruzurraren aurkako borrokari eta laneko ikuskaritza-zereginen eraginkortasunari emango diote lehentasuna.

Horren haritik, Sailburuak esan du bat datorrela VALERIO ministroarekin ikuskaritza indartzeko apustuan. “Badaki Euskadin egiten dihardugun ahalegina oso emaitza positiboak ekartzen ari dela”, zehaztu du.

San José Sailburuak jakinarazi duenez, joan den urtean 2.000 kontratu inguru aldatzea lortu zuten, eta lehen hiruhilekoaren balantzea ixteko zain, behin-behineko emaitzak hobeak izango dira ziur.

“Gainera, bat gatoz Parlamentuan behar den gehiengoa egituratzen den bitartean, lan-erreforma indargabetzeko aukera emango duena, aurreneko aldaketek elkarrizketa sozialaren bidetik etorri behar dutela”, nabarmendu du.

Bestalde, Gizarte Segurantzako erregimen ekonomikoaren kudeaketaren gardentasuna aipatu du Sailburuak, eta adierazi duenez, “guztiok jabetzen gara prozesuaren konplexutasunaz, egiteko dauden gainerako konpetentziak bezala, bi administrazioek negoziatuko dituztenak", adierazi du.

Bestalde, gaur goizeko bileratik nabarmendu beharreko beste alderdi bat izan da Laneko Segurtasuna eta Osasuna enpleguaren kalitatearen faktore nagusi gisa.

Azkenik, pentsioen orainari eta geroari buruz, San José Sailburuak esan du honetan ere bat datorrela VALERIO ministroarekin:

  • Batetik, Toledoko Itunari dagokio pentsio duinak bermatzea.
  • Eta bestetik, Pentsioen Sistema Publikoa berrorekatu eta bermatzeko logikoa dirudi Estatuko Aurrekontu Orokorrek beregain hartzeak prestazioei ez dagozkien kostuak.

“Azken batean, oso bilera adeitsua eta oso emankorra izan da gaurkoa. Bertan, oztoporik gabeko bideak finkatu ditugu lankidetzarako, epe laburrean aukera emango dutenak gure lehentasuna indartzeko laneko iruzurraren aurkako borrokan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902