Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
gizartea

Segurarrak, bero eta kolore artean

OSTIRALEAN HASI ZITUZTEN SAN JOANAK ZOPA PERTZA JAITSI ETA MOZORROEKIN; | Atzo, kuadrillen txanda izan zen

M. Aranbururen erreportajea eta argazkiak - 2018(e)ko ekainaren 24a, igandea - 07:34etan eguneratua

Bilboko Marijaiaz mozorrotuta San Joanei ongi etorria emateko.

Bilboko Marijaiaz mozorrotuta San Joanei ongi etorria emateko.

Galería Noticia

Bilboko Marijaiaz mozorrotuta San Joanei ongi etorria emateko.Segurako kultur etxeko balkoira zopa pertza iritsi zen unea, ondoan txirrindulari elkartekoak daudela.Herriko plazan elkartu ziren atzo hainbat kuadrilla elkarren arteko jokoak egiteko asmoarekin.

Iristea kosta bazaio ere, hemen da uda. Segurarrentzat alde biko poza, ostiralean San Joan jaiei ere ongi etorria ematea tokatu zitzaien eta. Ohiko legez herriko plaza txiki gelditu zen arratsalderako, orduantxe hasi baitziren kuadrillak mozorrotuta irteten. Batzuk, gainera, karroza eta guzti ibili ziren, herri guztia alaitzeko moduko musika jarriz. Herritarrak gogotsu itxaron zioten zopa pertzaren jaitsierari. Elizako kanpandorretik Txanbolinperaino iritsi zen eta bertan zeuden Segurako txirrindulari elkarteko zenbait kide, pregoia irakurri eta festen hasiera iragartzen zuten suziriak botatzeko prest. Segituan lehertu zen festa Seguran. Gau aldera arte, gainera, musikak ez zuen kale egin eta jai giroan eman zituzten eguneko ordu txikiak.

Atzo ere koloreak izan ziren nagusi. Kuadrilla eguna izanda, lagun taldeak kolore biziko kamisetak jantzita atera ziren eguerdirako, orduan hasi baitziren jokoak. Segidan, eguraldi ona aprobetxatuz, Frontoi zaharrean egin zuten bazkari legea, berriz, eta kuadrilla arteko kantuei segida eman baino lehen indarrak hartzeko. Gaztetxoenek ere gozatu zuten eta plazan egon zen disko festan inor ez zen dantza egin gabe gelditu. Ilun-tzean San Joan sua piztu zuten, baina aurten akelarrea ere egin zuten sugarren inguruan, gaitz txarrak eraman eta berri onak ekarri ditzan.

Gaur, bestalde, bertso eta kirola izango dira eguneko protagonistak. 12.00-etan Oihana Iguaran, Andoni Egaña eta Sebastian Lizasoren saioa eta herriko koruaren emanaldia izango da. Segidan, herriko kirolari txapeldunei omenaldia eta herri kirol mistoak ospatuko dira. 18.00etan, aldiz, pilota partiduak jokatuko dira Bara-tze pilotalekuan. Bihar, haur eta jubilatuen eguna ospatuko dituzte, eguerdiko 13.00etan sardina jana eginez eta 18.30ean haurren danborrada.

Dirudienez, aurten kolore eta bero artean bizi, ospatu eta agurtuko dituzte segurarrek San Joanak datorren urtera arte.

etiquetas: segura, san joanak


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902