Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Erraldoi eta Buruhandien Zarauzko III. Topaketa ospatuko dute gaur

Bidasoako, Iruñeko eta Zarauzko taldeak elkartuko dira Lege Zaharren Enparantzan (11.00) eta kalejira 12.00etan hasiko da

Ane Roteta - 2018(e)ko ekainaren 24a, igandea - 07:34etan eguneratua

Lege Zaharren Enparantza jendez betea, 2016an egindako I. Erraldoi eta Buruhandien Topaketan.

Lege Zaharren Enparantza jendez betea, 2016an egindako I. Erraldoi eta Buruhandien Topaketan.

Galería Noticia

Lege Zaharren Enparantza jendez betea, 2016an egindako I. Erraldoi eta Buruhandien Topaketan.

Zarautz- Hilaren 25ean hasten dira normalean Zarauzko San Pelaio jaiak, baina aurtengoan lehenago murgilduko dira zarauztarrak festa giroan, eta gaurtik aurrera egitarau anitza izango da herrian. Nolanahi ere, gaurko ekitaldi nagusia Erraldoi eta Buruhandien III. Topaketa izango da.

Duela hiru urte antolatu zuen Zarauzko Udalak lehen aldiz topaketa, eta aurreko urteetako arrakasta ikusita ekimenarekin aurrera jarraitu dute. Hala, gaurkoan Bidasoako Erraldoiak, Iruñeko Alde Zaharreko Erraldoiak eta Zarauzko taldea elkartuko dira goizeko 11.00etan herriko haur eta familien gozagarri. Horren ondoren, 12.00etan hain zuzen ere, kalejira hasiko dute herriguneko kaleetan zehar. Arratsaldean, berriz, Rockalean taldearen emanaldia izango da, 18.15ean Musika Plazan.

Txupinazoa bihar 12.00etan botako dute;bandera igoera, berriz, gauerdiko 00.00etan, festetako ereserkia abestearekin batera

Haur eta helduen danborradakMotorrak ederki berotuko dituzte gaur Zarautzen, baina bihartik aurrera biziko dute herritarrek etenik gabeko hiru eguneko festa. Txupinazoa 12.00etan botako dute udaletxearen parean eta alkateak makila emango dio Haurren Agerraldiko Danbor Nagusiari. Ondoren, kalejira izango da Mauxitxa txarangarekin, eta buruhandi eta erraldoiekin. Eta eguneko ekitaldi nagusietako bat, berriz, arratsaldeko 18.30ean iritsiko da, Haurren Danborradarekin. Azken Portu, Iñurri-tza, Vista Alegre eta Itxasmendi auzoetatik abiatuko dira haurrak, 20.00etan Lege Zaharren Enparan-tzan elkartzeko. Era berean, Zarauzko Udalak Haur Kultur Taldeko kideak omenduko ditu bere XL. urteurrenean.

Helduen Danborradak ere ez du hutsik egingo aurtengoan eta 12 elkarte gastronomikoetako kideak 23.00etan aterako dira Zigordia kaletik. Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ostean, 23.40ean iritsiko dira udaletxe plazara eta omenaldiak egiteko garaia helduko da gauerdian bandera igo baino lehen. Jose Mutiozabal Pepe Txabillo eta Erraldoi eta Buruhandi Taldea dira aurtengo omenduak. Beraiek izango dute bandera igotzeko ardura eta ondoren abestuko dute herritar guztiek batera San Pelaioren ereserkia, Musika Bandak jotako musikak lagunduta.

Une horretatik aurrera hiru gune izango dituzte herritarrek festaz gozatzeko. Batetik, Davila eta lagunen DJ saioa izango da Lege Zaharren enparantzan;bestetik, dantzaldia egongo da Musika Plazan Kresala taldearekin;eta azkenik, Munoan Rodeo, Rukula eta Ara musika taldeen kontzertuak izango dira.

San Pelaio egun handia asteartean ospatuko da eta goiz goizetik hasiko da trikitilari eta dultzaineroen diana, 9.00etan. Meza Nagusiaren ondoren berriro ere buruhandi, erraldoi, dultzainero eta trikitilariek hartuko dute protagonismoa, 12.00etatik aurrera egingo den kalejirarekin. Gainera, urtero bezala, Zarauzko Musika Bandak kontzertua eskainiko du Merkatu plazan eguerdiko 13.00etan. Bestalde, Gazte Asanbladak antolatuta, herri bazkaria egingo da Munoan eta baltsa karrera arrakastatsua ere egingo da 17.30ean. Ordu berean, Iñurri-tzara egingo dute kalejira Musika Plazatik eta bertan erromeria (18.00) eta larrain-dantza (20.00) izango dira. Egunarekin amaitzeko Drindots taldearen dantzaldia (22.30ean Musika Plazan), Izer eta Alabierren erromeria (22.30ean Iñurritzan), eta La Basu, Liher eta DJ Txankletaren kontzertuak (23.00etan Munoan) izango dira.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902