Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
GIZARTEA

Akelarrea eta sua, gau magikoenean

Hernaniarrak goizetik atera ziren kalera sanjoanetaz gozatzeko eta festak asteazkenera arte iraungo du

Aitziber Mugaren erreportajea. Javi Colmeneroren argazkiak - 2018(e)ko ekainaren 24a, igandea - 07:34etan eguneratua

Deabrua akerraren ikur nabarmenekin, akelarrearen protagonista.

Deabrua akerraren ikur nabarmenekin, akelarrearen protagonista.

Galería Noticia

Deabrua akerraren ikur nabarmenekin, akelarrearen protagonista.Emakumezkoak ‘San Joan kantaita’ abesten gona bat buruan jantzita dutelarik.Akelarreko aktoreak antzerkia amaituta.Akelarreko beste une bat.Herritarrak ‘Aurreskua’ dantzatzen.Hernaniko enparantza gainezka, San Juankeko festari suaren inguruan agurra emateko.
  • Flecha Ver anterior
  • Flecha Ver siguiente

Jendetza andana bildu zen atzo Hernaniko kaleetan eta batez ere Gudarien plazan arratseko Akelarrearen kalejira eta antzerkia ikusteko, eguraldi apartak animatuta eta larunbata izanik. Benetan gau magikoa bizi zen suaren inguruan. Herritarrek Aurreskua dantzatu eta San Joan kantaita interpretatu zuten.

Baina, hernaniarrak jai gosea ase-tzeko goizeko lehenengo ordutatik atera ziren kalera eta asko izan ziren lehenengo Azeri dantzan parte hartu zuten gazteak.

Eguerdi partean sanjoanei hasiera ofiziala eman zitzaien eta adin guztietako jendea bildu zen plazan. Ttarla dantza taldeak, aurtengo omenduak bere 25. urteurrena ospatzen duelako, udaletxeko banderak jaso, pregoia irakurri eta txupina bota zuen. Jarraian, Hernaniko Txistulari Bandak San Joan Martxa jo zuen eta Kriskitiña taldeak erraldoi eta buruhandien konpartsari lagunduz Triku Triku doinuaren airera dan-tzatu zuen. Gainera, Hernani musika eskola publikoko ikasleen emanaldia izan zen kalez kale.

Arratsaldean, Akelarrea baino lehen, haurren Aurreskua, txoznen irekiera, San Joan erronda Hernaniko Ohitura Zaharrak abesbatzaren eskutik, Kantuz eta Ozenki abesba-tzen kontzertua Urbieta kalean, Salbe Nagusia San Joan Bataiatzailearen parrokian eta Hernaniko musika bandaren kalejira San Joan Martxa joz izan ziren.

Gauean kontzertuak eta dantzaldiak egon ziren eta Santa Barbararen danborrada eta Urumea txaranga atera ziren.

Gaur Hernanik bere jai egun nagusia ospatuko du haurren danborradarekin, dantza askatuko txapelketarekin, Hernaniko musika bandaren kontzertuarekin, zezen suzkoekin, Anita Parker taldearen kontzertuarekin eta Larrain dantzarekin, besteak beste.

San Joan jaiek egitarau oparoa izango dute asteazkenera arte.

etiquetas: hernani, san juanak


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902