Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Festetan murgilduta dabil Zelai Ondo auzoa

Zarauzko auzoaren festen baitan, San Juan sua ospatuko dute Mitxelena kaleko zelaian (22.30)

2018(e)ko ekainaren 23a, larunbata - 07:53etan eguneratua

Zarautz- Atzo hasi ziren Zarauzko Zelai Ondo auzoko jaiak eta gaur eta bihar ere egitarau zabala izango da. Dena den, gaurko ekintza nagusia Mitxelena kaleko zelaian egingo den San Juan sua izango da, 22.30ean.

Zentzu horretan, Jai Batzordeko kideek adierazi dute ez dituztela sutara botatzeko gauzak onartuko: “Jakitun gara azken urteotan ohitura bilakatu dela eskolako liburuak eta apunteak erre-tzea, baina, era berean, kontziente gara haize apur batek harrotuta oso arriskutsua izan daitekeela, erretako paperak suzko bola bilakatzen baitira, eta ikusleengana hel daitezke. Ondorioz, segurtasun arrazoiengatik hain zuzen, ez dugu sutara botatzeko ezer onartuko. Gu geu arduratuko gara erretzeko materiala ekar-tzeaz”.

San Juan sua baino lehen, ordea, egongo da zer egina auzoan. Goizeko 9.00etan hasiko da festa giroa Goizeko Ihintza txistulari taldearekin, eta 11.00etatik 14.00etara haurrentzako puzgarriak egongo dira pistan. Gainera, Zelai Ondoko V. Patata Tortila Txapelketa ospatuko da eta marrazki txokoa ere izango da. Arratsaldean ere haurrentzako puzgarriek jarraituko dute, eta horretaz gain, V. Auzo Krosa (17.30), eta apar festa (19.00) izango dira. Eta arratsaldea aurrera doan heinean, tripak betetzeko aukera izango da bolatokian egongo den parrillada eta sardina janarekin, 19.30etik aurrera. Ondoren, kalejira egingo da elektrotxarangarekin suaren ingurura iritsi arte, eta 23.30ean, berriz, itzulera egingo dute bolatokira Fan &Go-ren kontzertuarekin gozatzeko. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902