Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Udako igerilekura oinez joateko bide seguruak

Sibeluts kaletik bakarrik heldu ahalko da igerilekura autoz, Oiartzunek trafikoa berrantolatu duelako

2018(e)ko ekainaren 23a, larunbata - 07:53etan eguneratua

Oiartzun- Udako igerilekua irekita dagoen egunetan, inguru horretako trafikoa berrantolatuko da, besteak beste, oinezkoentzako eremu seguruak sortzeko, adierazi dute Oiartzungo Udaletik.

Iaz martxan ipinitako ereduari jarraituta, Pikabeneko biribilgunetik hilerrira ezingo da autoz pasatu, bidea Goizueta kale parean itxiko baita. Hori dela eta, igerilekuko aparkalekura Sibeluts kaletik iritsi beharko da (Haurtzaro Ikastolatik hilerrira doan bidea).

Honenbestez, hilerritik Goizueta kalera bitarteko errepide zatia norabide bakarrekoa izango da eta ibilgailuen zirkulaziorako errail bakarra izango du, espaloiak oinezkoen-tzako izan daitezen.

Trafiko berrantolaketa honekin aparkaleku plaza gehiago ahalbideratuko dira, Goizueta kalea, hilerriko aparkalekua, Txara gainekoa eta Sibeluts kaleko errail bat aparka-tzeko erabiliko dira. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902