Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Martxan da Beasaingo udal biblioteka egitasmoa

Antzizar kiroldegi kanpoko igerilekuetan etxola berezi bat jarri da eta bertan liburu, aldizkari eta egunkariak irakurri ahal dira

Sábado, 23 de Junio de 2018 - Actualizado a las 07:53h

Beasaingo Udal ordezkariak udal bibliotekako etxolan.

Beasaingo Udal ordezkariak udal bibliotekako etxolan.

Galería Noticia

Beasaingo Udal ordezkariak udal bibliotekako etxolan.

beasain- Uda garaian asko izaten dira igerilekura liburu bat hartuta joaten direnak. Urtean zehar denborarik izan ez bada, udako oporretan ez dago aitzakiarik irakurtzeari aukera bat emateko, are gehiago, eguraldia lagun izanda lasaitasunaz eta liburu on baten aukera hor baldin badago. Ildo horretan, Beasaingo Udalak, azkeneko urteetan egin duen modura, uda garaiko Biblioteka zerbitzua jarri du abian Antzizar kiroldegiko kanpoko igerilekuetan udak irauten duen bitartean, herritarrek eguzkia hartu eta patxadan dauden bitartean irakurtzeko aukera izan dezaten.

Dagoeneko, beraz, zabalik dago udako bibliotekaren egitasmoa eta irailaren erdira bitartean egongo da zabalik, hori bai, goizetan bakarrik;arratsaldetan itxi egiten da bibliotekako langileen lan egutegia tarteko. Horregatik Udal biblioteka goizeko 9.00etatik 14.30tara egongo da zabalik eskaintza horretaz gozatu nahi duten guztientzat.

Langileen jai orduak konpentsa-tze aldera, 2014ko udaz geroztik urtez urte Biblioteka zerbitzua jarri izan da Antzizar kanpoko igerilekuetan. Horretarako, azpiegitura berri bat jarri zen, hau da, egurrezko etxola berezia eraiki zuten eta zerbitzu horretako eginkizunak eta ardura izango zuen pertsonala ere finkatu zituzten. Arreta egunak eta ordutegia honakoa izango da aurreran-tzean, astelehenetik ostiralera arratsaldeko 16.15etatik 19.45era.

Egitasmo honi esker, igerilekuetako biblio-piszinan liburu edo nobelak irakurtzeko aukera izateaz gain, liburuen maileguak, kontsultak eta aldizkari eta egunkarien irakurketa egin ahal izango dute hala nahi duten guztiek. Interesdunei zerbi-tzua ematen bi pertsona egongo dira, bat horretarako kontratatu den pertsona da eta bestea, berriz, Atzegiko programako langilea izango da.

Igerilekuak zabalik irauten duten bitartean eskainiko du Beasaingo Udalak zerbitzu hau eta beste urteetan izan den moduan aurten ere jendeak erabiliko duen zerbitzua izango dela espero dute Beasaingo Udaleko ordezkariek. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902