Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
GIZARTEA

Errenterian, San Juan bezperan hamaika ekitaldi

Gaur Herriko Enparantzan, ‘Aurreskua’, ‘Urdiaingo kantaia’ eta ‘Soka-dantza’

Aitziber Muga - 2018(e)ko ekainaren 23a, larunbata - 07:53etan eguneratua

‘Urdiaingo kantaia’ Iraultza dantza taldearen eskutik.

‘Urdiaingo kantaia’ Iraultza dantza taldearen eskutik.

Galería Noticia

‘Urdiaingo kantaia’ Iraultza dantza taldearen eskutik.

Errenteria- Herriko zenbait taldek San Juan bezperako iluntzea girotuko dute gaur bere emanaldiekin.

Honela, 19.00etan San Juan bezperakoAurreskua dantzatuko da Herriko plazan, Errenteria Musikaleko ikasleek txistulari taldearekin batera eskainiko duten saioan.

21.30ean Ereintzako txistulariek erdiguneko kaleak girotuko dituzte kalejira batekin.

Ordu erdi bat beranduago, Urdiaingo kantaia entzuteko aukera egongo da. Iraultza dantza taldeak Errenterian ohitura bilakatu den Urdiaingo kantaiaegingo du beste behin ere San Juan bezperan. “Urtero legez, iluntzeko 22.00 etan Errenteriako Herriko Enparantzan Udako solstizioari ongietorria emateko gure arbasoek egiten zuten kantaia egingo da”, azpimarratu dute.

Erritu erdi pagano- erlijiosoa da. Emakumeek bi gona janzten dituzte, bigarrena burura lotuta, soilik aurpegia bistan utzita. Eskuetatik heldu eta borobila osatzen dute.

Orduan, 29 bertsoz osatutako San Juan gaueko kantua abesten dute, eskuekin erritmoa jarraituta. San Juan gaua, natura, erlijioa eta uztak aipatzen dira.

Urdiaingo kantaia San Juan bezperan egiten zen, uda ate joka zela, urtarorako eguraldi ona eta uzta oparoak izan zitezen. Horretarako amaieran konjuroa botatzen da: “Orain arte belar, hemendik aurrera gari”. Jose Mari Satrustegi etnografoak berreskuratu zuen ohitura. Iraultza dantza taldeari irakatsi eta 1995. urteaz geroztik, urtero egin da Errenteriako Herriko Enparantzan.

Ondoren, 22.15ean, San Juan bezperan ohikoa den Soka-dantzaeskainiko dute Ereintza dantza taldeko kideek udal korporazioko kideekin batera Herriko plazan.

Egitarau oparoaGainera, aurten gaur ere Txintxarri elkarteak antolatzen duen Zikiro Eguna, Lehendakari Agirre plazan, izango da eta asteburu osoan zehar Fanderia eta Galtzarabordako jaiak ospatuko dira. Gaur baita Gaztaño auzoko jaien azkeneko eguna ospatuko da.

Bestalde, asteburuan XXIX. Galiziako Folklore eta Gastronomiaren Festa antolatu dute.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902