Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
KIROLAK

Zortzi ontzi gipuzkoar, sailkapenaren bila

Guztira 14 estropada jokatuko dituzte emakumezkoek eta asteburu osoko probakere izango dituzte lehen aldiz. Inoiz baino norgehiagoka biziagoa izango da aurtengoa

Oihana Prado - 2018(e)ko ekainaren 23a, larunbata - 12:55etan eguneratua

Galería Noticia

Hitzordu garrantzitsua dute emakumezkoek datorren asteburuan, Bizkaian. Izan ere, bertan erabakiko baita Euskotren Ligako sailkapena. Guztira, zortzi izango dira norgehiagokan arituko diren trainera gipuzkoarrak. San Juanek, Hibaikak, Oriok eta Arraun Lagunak-ek, hain zuzen ere, Ligan mantentzeko saiakera egingo dute. Baina badira beste lau gipuzkoar lehian sartuko direnak, alegia: Donostiarra, Hondarribia, Hernani eta Tolosaldea. San Juan eta Hibaika faborito dira, izan ere, iazkoan lehenengo eta bigarren postuetan gelditu ziren, hurrenez hurren. Orio ere indartsu dator, Batelerak bezalaxe, tripulazioaren blokea bere horretan mantentzea lortu dutelako. Ez da erronka txikia. Benetako borroka, berriz, beheko bi postuak eskuratzeko suertatuko da.

Norgehiagoka alde batera utzita, nobedade anitzekin dator aurtengo Euskotren Liga, besteak beste, jardunaldi kopurua nabarmen handitu da, ia bikoiztu, iazkoarekin alderatuz gero. Bestalde, asteburu osoko estropadak jokatuko dituzte lehen aldiz, eta Euskadi eta Kantabriaz gainera, Galizia ere sartuko da egutegian. Fun-tzionamenduari dagokionez ere, sailkapeneko lehen hiru trainerak zuzenean sailkatuko dira datorren Ligarako, gizonezkoen Ligan bezalaxe. Emakumezkoen ligari sendotasuna ematea da xede nagusia eta denak pozik agertu dira ACT-k proposatutako aldaketekin.

‘Batelerak’ faborito Iazkoa errepikatzea zaila izango dela iragar-tzen du Anartz Guereño San Juaneko entrenatzaileak: “Oro har, kondizio oso onak izan genituen eta aurtengo denboraldia gogorragoa izango da, blokeak bere horretan jarraitzen duen arren”. Egutegia zabaldu izanak neguko entrenamenduak baldintzatu egin ditu, alderdi fisikoari garrantzi gehiago emanez, “indartsu iristeko”.

Halere, Donibanekoak argi dauka “udara luze joango dela eta indarrak neurtu” beharko dituztela. Sailkapena erabakitzear dagoen honetan, Batelerak faboritoen artean dago eta Guereñok adierazitakoaren arabera, “espero dugu aurrean gelditzea”.

Hibaika: gogo eta zalantza asko Madalen-ekoek irabazteko aukera gertu ikusi zuten iazko denboraldian. “Oso ondo hasi ginen, baina estropada batzuetan izandako hutsegiteek ikurriña eramateko aukera kendu zigun”. Bigarren postuan bukatu zuten. Aurtengoari begira, ordea, ez ditu gauzak hain argi ikusten Gorka Barbadok: “Tripulazioan belaunaldi aldaketa bat gertatu da eta iazkotik soilik bost arraunlari mantentzen dira. Gogo handia dugu baina lan asko dugu egiteke”. Ildo horretatik, abuztuan “taldea sendoago” egongo delakoan dago. “Orain arte, gorabehera asko izan ditu gure ontziak, egun oso onak, eta egun txarrak tartekatuz. Nerbioak alde batera uztea erabakigarria izango da”, azaldu du. “Trainera uretan mantentzea” da une honetan errenteriarren helburu gorena. Ez da gutxi.

‘Iriyarena’-ren estreinaldia Trainera eta ekipamendu berriarekin datoz donostiarrak. Baja dexente izan badituzte ere, neguan egindako lanak bere fruituak ematea espero du Ekain Iriarte entrenatzaileak. “Honakoa uda polita izango da. Estropada gehiago izango dira eta hori positiboa bada ere Ligarentzat, lesio arriskua eta nekea areagotzea ekar dezake”, azaldu du Iriartek. Ikusteko dago Iriyarena trainera nola jardungo den datorren asteburuan. “San Juan eta Hibaika beste maila batean daude;borroka gainerakoen artean egongo da bi postu horiek lortzeko”.

Blokea mantendu “Parez-pare lehiatzea faltan botatzen genuen eta oso pozik gaude Ligak zentzu horretan eman duen jauzi kualitatiboarekin”, azaldu du Xanti Zabaleta Orioko nesken entrenatzaileak. Donostiarrak bezalaxe, benetako norgehiagoka San Juan eta Hibaikaren artean egongo dela uste du. Datorren asteburua tentsio handikoa izango den arren, “gustura eta ilusio handiarekin” iritsi direla aitortu du. “Burubelarri arituko gara, estropezurik txikiena ere erabakigarria izan daitekeelako”. Helburua? Oso argi dauka: “Hamar hilabetez lanean egon ondoren, Ligan sar-tzea da gure xedea”. San Juan bezalaxe, Oriok ere blokea mantentzea lortu du: “Ekipoaren %80a mantendu dugu eta hori oso zaila izaten da emakumezkoen ligan”, gaineratu du harro.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902