Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
June Mikeo / HIBAIKAKO ARRAUNLARIA

“Ligan sartzea espero dut;nire taldekideengan konfiantza dut”

Amaia Arriaran - 2018(e)ko ekainaren 23a, larunbata - 13:00etan eguneratua

June Mikeo, Hibaikako arraunlaria.

June Mikeo, Hibaikako arraunlaria.

Galería Noticia

June Mikeo, Hibaikako arraunlaria.

June Mikeo errenteriarrak 17 urte besterik ez ditu eta hiru urte daramatza dagoeneko Hibaika taldeko beheko kategoriatan. Aurten, ilusio handiarekin, traineruan estreinatuko da.

Nondik datorkizu arraunerako afizioa?

Arrauna betidanik gustatu izan zait. Beti ibili naiz pixka bat arraunaren munduarekin erlazionatuta eta azkenean arraunean hastera animatu egin nintzen.

Norbait ezagutzen al zenuen edo lagunik ba al zenuen arraunean?

Ez, ez nuen inor ezagutzen egia esan. Bakarrik hasi nintzen.

Noiztik zabiltza arraunean?

Betidanik Hibaikan ibili naiz, hau hirugarren urtea da. Orain arte beheko kategorietan ibili naiz eta aurten traineruan hasten naiz.

Zer gustatzen zaizu gehien arraunetik?

Arraun egitea asko gustatzen zait, baina gure artean dagoen giroa ere asko gustatzen zait. Taldekideekin oso gustora egoten naiz. Azkenean, denei arrauna gustatzen zaigunez, giro berezi bat sortzen da. Polita da.

Zein helburu dituzu aurtengo denboraldirako?

Lehenengo, garrantzitsuena, ligan sartzea da. Hori da lehendabizi dugun helburua. Ez da segurua, nesketan lau bakarrik klasifikatzen direlako eta aurten iaz baino aukera gutxiago ditugu, baja asko izan baititugu klubean eta traineru gaztea daukagu. Hala ere, nik ligan sartzea espero dut, nire taldekideengan konfiantza dut eta bertan egotea espero dut.

Noiz jakingo duzue?

Ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean dugu sailkapen-proba, Sestaon eta Zierbenan.

Zenbatek hartuko duzue parte? 

Uste dut hamar traineru garela nesken artean. Hortik lau klasifikatuko gara.

Nola ikusten duzu?

Zaila. Aukerak baditugu, baina zaila dago. Beste taldeak aurten nahiko indartsu atera dira. Gainera, esperientzia gutxiko jendea gaude traineruan, baja asko izan ditugu eta horrek batzuetan zailtasunak eragiten ditu.

Zenbat entrenatzen duzu?

Orain astean sei egunetan entrenatzen dugu, bi ordu eta erdi gutxi gorabehera.

Asko exigitzen duen kirola da, ez?

Bai, asko exigitzen du eta asko sufritu behar da. Gehienbat fisikoki sufritzen da, zauriak egiten ditugu, kailuak izaten ditugu eskuetan, etab. Baina gustatu egiten zaidanez, azkenean ez zait axola.

Nola daramazu ikasketak eta arrauna uztartzea?

Zaila da, erritmoa hartu egin behar da eta antolatzen ikasi behar duzu, bestela nahiko zaila da. Azkenean kurtsoa aurrera ateratzen duzu eta dena ondo eramaten duzu, baina hasieran erritmoa hartzea zaila da. Nik dagoeneko bukatu dut, orain udako oporrak datoz.

Eta dena gainditu duzu? 

Bai, bai.

Imaginatzen al duzu zure burua Kontxako Bandera irabazten?

Ez dut ezer baztertzen, baina aurten nahiko zaila da. Badaude klub batzuk, San Juan edo Orio adibidez, gu baino askoz indartsuago eta orain arte egin ditugun estropadetan denbora dezente atera digute. Beraz, nahiko zaila da. Aurten beraiek izango dira faboritoak eta zerbait larria gertatzen ez zaien bitartean, nahiko zaila izango da guk Kontxako Bandera irabaztea. Baina bai, hemendik urte batzuetara gustatuko litzaidake, eta ikusten dut nire burua noizbait Kontxa irabazten, ez dut baztertzen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902