Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Jaiak Sagardo Egunarekin hasiko dira Donibanen

Donibane kalea gaur gauean, bihar 11.30etik aurrera eta igandean egun osoan itxita egongo da

2018(e)ko ekainaren 22a, ostirala - 08:27etan eguneratua

Pasaia- Bihar Pasai Donibanek San Joan festei ongietorria emango die 17.30ean Santiago plazan hasiko den Sagardo Egunarekin. Txotxa Rosa Sistiagak eta Miguel Alcarazek botako dute. Aurretik ordea, 12.00etan triatloi herrikoia izango da Santiago plazan. Gainera, gazteentzako triatloia eta umeentzako lasterketak antolatu ditu Xanju Kirol Klubak.

19.30ean txupinazoa botako dute eta 20.45ean Konstantzia Banda plazatik elizara joango da eta ondoren, San Juan sua piztuko da, besteak beste. Egitarau osoa www.pasaia.eus helbidean dago.

Alabaina, Jai Batzordeak iganderako zenbait ekintza gehitu ditu. Beraz, goizeko dianaz eta danborradaz gain, 17.00etan umeentzat jolasak, buruhandiak eta txokolate-jatea izango dira eta 19.00etan musika izango da.

Bestalde, egun hauetan Donibane kalea zenbait ordutan itxita egongo da. Gaur 20.00etatik aurrera, bihar 11.30etik aurrera eta igandean egun osoan zehar. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902