Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
bertan

Aitor Garciak irabazi du V. Pegatina Lehiaketa

Bosgarren urtez, festetan alkohol gehiegi edatearen aurka antolatu du Zarauzko Udalak lehiaketa

2018(e)ko ekainaren 21a, osteguna - 06:03etan eguneratua

Pegatina irabazlea.

Galería Noticia

Pegatina irabazlea.

Zarautz- Zarauzko Udaleko Prebentzio Zerbitzuak festetan alkohol gehiegi edatearen kontrako umorezko pegatina lehiaketa antolatu du bosgarren urtez eta aurtengo irabazlea Aitor Garcia Burcio izan da Gaueko tronpak ez zaitzala mamutu lemapean. Bigarren saria publikoak erabaki du eta Lara Aranzabal Segurak lortu du, Alkoholetan ez ito, pare bat eta kito lemarekin.

Bestalde, joan den urtean bezala, ekainaren 25 gauean, Prebentzio Zerbitzuak eta Ai-Laket elkarteak karpa bat jarriko dute Munoan, Testing programaren baitan jasotzen den drogei buruzko informazio eta analisi zerbitzua eskaintzeko. Era berean, ekainaren 26an, alkoholaren gehiegizko kontsumoari buruz sentsibilizatu, informatu eta arreta hartzeko kanpaina egingo du, Sasoia elkartearen bidez. “Mahai informatibo bat jarriko dugu malekoian gaueko 23.00etatik 2.30era eta bertara interesa duen pertsona guztiak borondatez hurbildu daitezke. Gainera, 25ean bezala, testing analisi zerbitzua ere eskainiko da”, zehazten du Miren Letamendiak, Prebentzio eta Osasun zinegotziak. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902