Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
KIROLAK

Atletismoko probetan Beasaingo herriaren izena zabaltzeko akordioa sinatu dute

Uztailean Ordizian jokatuko den IV. Jose Antonio Peña atletismo mitineko 10.000 metroko proba Beasain Saria bihurtuko da

M. Aranburu - 2018(e)ko ekainaren 21a, osteguna - 06:03etan eguneratua

Beasaingo Udal ordezkariak Txindoki Atletismo taldeko kideekin batera herenegun, lankidetza hitzarmena sinatu ostean.

Beasaingo Udal ordezkariak Txindoki Atletismo taldeko kideekin batera herenegun, lankidetza hitzarmena sinatu ostean.

Galería Noticia

Beasaingo Udal ordezkariak Txindoki Atletismo taldeko kideekin batera herenegun, lankidetza hitzarmena sinatu ostean.

beasain- Beasaingo Udalak orain gutxi egin zuen legegintzaldiko hirugarren urtearen balorazioa eta bertan kirola indartzen jarraitzearen garrantzia nabarmendu zuten beste hainbat punturen artean. Horren harira, aste honetan beste pausu bat eman du Udalak eta eskualde mailako Txindoki Atletismo Elkartearekin duen hitzarmena berritu eta indartu egin du konpromiso berriekin. Bi helburu nagusi izango ditu hitzarmen honek: batetik, beasaindarrei atletismoa gerturatzea eta bestetik, berriz, Beasainen izena atletismoan areagotzea. Hori gauzatzeko Udalak 2.750 euroan handituko du hitzarmena.

Gauzak horrela, Aitor Aldasoro, Beasaingo alkatea, Elena Ruiz, kirol zinegotzia, eta Txindoki taldeko kideak izan dira hitzarmen berri honen aurkezpenean, tartean, Eneko Agirrezabal korrikalaria.

Beasain Saria probaz gain, urtero atletismoa kalera atera eta erakustaldi bat egitea ekarri du Udala eta Txindokiren hitzarmenak

Atletismo taldeak Ordizian du egoitza nagusia, baina eskualde osora zabaltzen da. Alkatearen esanetan, bi erakundeen partetik “gogoa bazegoen harremana indartzeko” eta gaineratu du geroz eta beasaindar gehiagok praktikatzen dutela atletismoa: “Herriko atleta horiei denbora luzean jarrai dezaten lagundu beharra dago”. Horrez gain, Beasainen atletismo federatuaren eta eskolarraren garapena bideratzea ere lortu nahi dutela agertu du alkarteak: “Kirol mota honekin haur eta gazteei aukera bat gehiago eman nahi zaie kirolaren jardueran murgiltzeko. Sinatu dugun lankidetza-hitzarmen honekin bi aldeen arteko konpromisoak haratago eraman nahi ditugu”.

beasain izenaElena Ruiz kirol zinegotziak hitzarmenak “Beasain izena atletismoarekin lotzea” ekarriko duela ere adierazi du. Horrela, iraileko azkeneko igandean Ordizia, Beasain eta Lazkao artean egiten den Josetxo Imazen oroimeneko lasterketaz gain, beste bi berrikuntza gehiago ere egingo dituzte. Lehenengoa uztailaren 7an Ordiziako Altamira estadioan korrituko den IV. Jose Antonio Peña atletismo mitineko 10.000 metroko probak Beasain Saria izena izatea izango da. Nahitaez, Beasainen izenaren zabalkundean lagunduko du berrikuntza horrek. Bigarren nobedadea Txindoki Elkarteak hiru urtean behin Beasainen atletismo erakustaldia antolatzeko konpromisoa hartuko dutela izango da. “Atletismoa kalera aterako du eta gazteenei kirol hau ezagutarazteko modalitate ezberdinen erakustaldiak eskainiko ditu, besteak beste lasterketak eta jauziak”, gehitu du zinegotziak. Hala ere, oraindik ez dago zehaztuta ekintza honetarako datarik.

Txindoki Atletismo taldekoak ere pozik daude hitzarmenak ekarriko dituen berrikuntza guztiekin. Eneko Agirrezabal, Txindoki taldeko kideak dioenez, “oso gustura gaude Beasaingo Udalak ematen dien lagun-tzagatik eta espero dut hurrengo urteetan ere horrela jarraituko dugula, batetik atletismo federatua bultzatzen eta bestetik, eskolarteko atletismoa bultzatzen”.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902