Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Berreskuratutako hegaztiak askatuko dituzte ostiralean

Errenteriako Listorretako natur eremua ezagutarazteko lau jarduera prestatu dira udaran, lehenengoa asteburu honetan

2018(e)ko ekainaren 20a, asteazkena - 06:03etan eguneratua

Errenteria- Aiako Harria Natura Parkean dagoen Errenteriako Listorretako eremua ezagutzera emateko eta balioztatzeko jarduerak burutuko dira udaran. Errenteriako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Parketxe Sarea Fundazioak elkarlanean egitarau berezia prestatu dute.

Guztira, lau jarduera burutuko dira, horietako lehenengoa ostiral honetan. Arrano Etxean sendatutako hainbat hegazti askatuko dira. Zentro honetan arrazoi desberdinak direla medio zauritutako edo gaixotutako animaliak sendatzen dituzte eta hauek ahalik eta lasterren beren ingurune naturalera itzultzea da haien xedea.

Gaueko 21.00etan egingo da saioa, urubiak eta mozoloak askatuko direlarik. Izaki gautarrak direnez, ilunabarrean egin beharra dago. Bertaratzen direnak Listorretako taberna (etxola) inguruan elkartu eta, oinez egin ondoren, leku egoki eta eder batean askatuko dira hegaztiok, berriro ere askatasunean hegan egiteko aukera emanez.

“Familian egiteko plan ederra proposatzen dugu beraz, hegaztiak gertutik ezagutu eta askatasunean mendira nola itzultzen diren ikusiz”, adierazi dute Parketxe Sarea Fundaziotik.

Nahiz eta ekimena doakoa izan, beharrezkoa da aurrez izena ematea 943 495 069 edo 688 895 068 telefonoetan edo arditurri@gipuzkoamendizmendi.net helbide elektronikoan. - A.M.

etiquetas: errenteria, hegaztiak


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902