Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Norberak gainean eramateko poemak

pako aristi idazleak ‘maitatu zure egunak’ lana argitaratu du, bere seigarren poema bilduma

H. Fernándezen erreportajea. R. Plazaren. Argazkia - 2018(e)ko ekainaren 20a, asteazkena - 06:03etan eguneratua

Pako Aristi bere obra berria eskuetan duela, atzo, Donostiako Liburutegiko sotoko atean.

Pako Aristi bere obra berria eskuetan duela, atzo, Donostiako Liburutegiko sotoko atean.

Galería Noticia

Pako Aristi bere obra berria eskuetan duela, atzo, Donostiako Liburutegiko sotoko atean.

Pako Aristi idazleak seigarren poesia bilduma kaleratu du, Maitatu zure egunakdeiturikoa. Atzo goizean aurkeztu zuen Donostiako Liburutegi Nagusiko sotoan eta, onartu zuenez, beretzat “harrigarria” izan da lan hau kaleratzea. “Berandu hasi bainintzen poesia idazten eta lehen liburua argitaratu nuenean ez nekien beste zenbat poesia liburu aterako nituen, ez nekien beste zenbat poesia zegoen nire baitan gordeta”, adierazi zuen idazleak.

Aristi genero anitzetan aritutako sortzailea da eta, onartu zuenez, poesia “genero guztietan bereziena” da, berau “idaztea misterio handi bat” delako, baita “poeta batentzat ere”: “Poesia berak nahi duenean soilik agertzen da, ez zuk deitzen diozunean”.

Idazleak begirada atzera bota zuen bere hasierako lirika “nahiko narratiboa” zela esateko, baina denborarekin “zerbait ikasi duela”, poesia haratago doala ulertzeraino.

Maitatu zure egunak bost ataletan zatituta dagoen bilduma da, bost gaietan antolaturik: harridura, gizartearen eta norbanakoaren arteko tentsioa, zahardadea nola bizi, egia eta ipuinen arteko aldea eta, azkenik, “egoak azken urteetan izan duen inflazioa pertsona guztiengan”. “Hala eta guztiz ere, ez dut poesia hermetikoa egin nahi izan, ez astuna, ez sinbolikoa, ez solipsista ere”, adierazi zuen.

Zentzu honetan, obra “arina” egin nahi izan du, “patrikan kabi-tzen dena”. Bakoitzak gainean eramateko liburu bat egin nahi izan du autoreak, irakurleari “bidean lagunduko” diolakoan.

“Kontsumismoaren gailurrean bizi garen honetan ere, poesia liburu bat eramatea soinean eraman daitekeen altxorrik ederrena iruditzen zaidalako”, ondorioztatu zuen autoreak.

etiquetas: poemak, pako aristi


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902