Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritza Italian finkatuta dauden euskal enpresekin batu da

2018(e)ko ekainaren 20a, asteazkena - 14:21etan eguneratua

Tapia Milanen.

Tapia Milanen. (Irekia)

Galería Noticia

Tapia Milanen.

Egunotan, Euskadiko merkataritza-bulego berria ireki dela aprobetxatuta, Milan bisitatzen ari den Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzak, gaur goizean, topaketa izan du Italian finkatuta dauden euskal enpresekin.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak, Javier Zarraonandia Industriako sailburuordearekin, Ainhoa Ondarzabal Nazioartekotzeko Euskal Agentziako zuzendariarekin eta Ainara Isasa Milango Eusko Jaurlaritzaren bulego berriaren zuzendariarekin batera, zuzenean ezagutu ditu Italian finkatuta dauden euskal enpresak bizitzen ari diren esperientziak. Topaketan, honako enpresa hauen ordezkariek parte hartu dute, besteak beste: Danobat, Tecnalia, Lantek Sheet Metal, Ulma Architectural, Iberdrola, Siemens Gamesa, Caf, Fagor Automotion, Orkli SCoop, Vidrala, Tubacex edo Cie Automotive. Bileran, gainera, Marco Fedato Promoseko, Milango Merkataritza Ganberako, Inbertsioen Sustapenaren ataleko burua ere izan da.

Sailburuak, atzo, Milango merkataritza-bulegoaren inaugurazioan Italia lehentasunezko herrialde zergatik den azaldu zuen. Orain, Italia finkatzeko aukeratu duten enpresen motibazioak, bidean izan dituzten zailtasunak eta aurrez aurre dituzten erronkak ere ezagutu nahi izan ditu.

Enpresetako ordezkarien hitzen arabera, Italiako ekonomiak Euskadiko ekonomiarekin antzekotasun handiak izatea positiboa da;izan ere, bi aldeei mesede egiten dieten sinergiak sortzen dira, baina era berean enpresen arteko lehiakortasuna oso handia da. Italiako merkatua oso merkatu irekia dela adierazi dute eta edonongoa izanda ere enpresek hemen presentzia izatea garrantzitsua dela azaldu dute.

Javier Zarraonandia, Industria sailburuordeak, bileraren ostean adierazi duenez, bulegotik gertutasunez erantzun ahal izango dituzte euskal enpresen beharrak. Enpresek oso burokratikoa den kudeaketa administratiboan laguntza behar dutela adierazi dute eta Euskadi-Italia arteko konektibitatea hobetzeko beharra ere azaldu dute. Posizionamentua hobetzeko beharra ere azpimarratu dute.

Formakuntza, egokiak diren profil profesionalak topatzea ere arazoa da Italian kokatuta dauden enpresentzat. Euskadin ere kezka berbera denez, sailburuordeak adierazi du Jaurlaritza ari dela dagoeneko formazioaren bidetik arazo honi erantzuna ematen.

Bileran, oso esperientzia desberdinak partekatu dira, besteak beste: ekoizpen-finkapenak, Danobatek egin berri duena, bihar bertan inauguratuko den instalazioarekin;Italiako enpresen erosketak, besteak beste CIE Automotivek egin zuena duela 3 urte edo Tubacex-ena, zeinak gaur egun, merkataritza-bulego batez gainera, Milanen eta Piacenzan bi ekoizpen-instalazio ere baititu.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902