Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Zirrikituetatik begira

Irakurri dut

Ana. Urkiza - 2018(e)ko ekainaren 18a, astelehena - 06:02etan eguneratua

gu ganbaran biltzen ginen. Lagun baten etxeko ganbaran. Hileko azken asteburuko larunbat eguerdian. Eta irrikitan egoten ginen zapatu hura heltzeko. Etxeko lanak eginda joaten ginen. Nork bere lana konpartitzeko gogoz. Eta, batez ere, besteen hausnarketak entzuteko animoz. Burua irekita, besteen irakurketek harrapa gintzaten uzteko. Eta halaxe izaten zen. Besteen irakurketek aberastu egiten gintuzten. Zergatik liburu bat eta ez bestea aukeratzen zuten ulertzera heltzen ginen. Zergatik irakur-tzea aholkatzen ziguten edo ez. Eta aholkatzen zizkigutenen edo genituenen artetik, hurrengo hilabeterako erosiko genuen altxortxoa eskuratzeko berandu ateratzen ginen, jada, gure sekretuen berri jasotzen zuen ganbaratik.

Ondoren, irakurketa-txokoak ezagutu ditugu, irakurle klubak edo taldeak, eta irakurzaletasuna bultzatzeko ekimen askotarikoak. Elkar Fundazioak eman du azken pausoa: irakurzaletasuna bultzatzeko helburuz sortutako Irakurri dut aplikazioa, Android mugikorretan zein iPhoneetan instalatu daitekeena. Bertan, erabiltzaileak, norberak irakurritako liburuei buruzko iruzkinak jarri ditzake, zein liburu irakurri duen adierazi eta liburuaren gainean egiten duen balorazioa jarri. Gure garai bateko ganbara hartan egiten genituenak eskura jarri, alegia, eta ganbarako kideei edo irakurle txokoko lagunei zuzendu beharrean, irakurle orori irekitako leihoa zabaldu.

Aplikazioa euskaraz egon arren, beste hizkun-tzetan egindako irakurketak ere baloratu daitezke. Irakurketa bat egiteak edo iruzkin bat burutzeak puntuak ematen dizkio partehar-tzaileari eta hilean behin, partehartzaileen artean, 30 euroko erosketa bonoa zozketatuko du Elkarrek.

Guk, ganbarara, noizean behin, txokolatezko ahogozagarriak eramaten genituen. Eta fun-tzionatzen zuela esan genezake. Irakurtzeaz gozatzen jarraitzen baitugu.

Gonbita, oraingoan, Elkarrena da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902