Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Pregón del txupinazo

Por Tolosako Asanblada Feminista - Domingo, 17 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:26h

Huelga feminista 8 de marzo.

Huelga feminista 8 de marzo. (YOUTUBE)

Galería Noticia

Huelga feminista 8 de marzo.

Gero eta gehiago gara feminismora batu garen herritarrak. Bereziki adierazgarria izan da aurtengo martxoaren 8ko greba feminista. Tolosan eta Tolosaldean ehunka emakumek planto egin eta kaleak hartu genituen indar erakustaldi ederra eta koloretsua eginez. Enseñamos nuestra fuerza el 8 de marzo, hoy la mostramos aquí, y ¡seguiremos movilizándonos! Gora gu!

Orain gure herriko jaien hasiera morez margotzera gatoz, badugulako zer aldatua eta zer hausnartua festen inguruan ere. Zeren zure etxean nor arduratuko da jaietako arropa pronto izateaz? Nor arituko da sukaldean eltze artean otorduak prestatzen? Nor? ¡Piensa! ¿Quién ha estado trabajando para que cada cual pueda disfrutar de un día de fiesta? las comidas, las ropas... Ikusarazi ditzagun lan horiek ere! Ezinbestekoak direlako, orekaz partekatu behar ditugula aldarrikatu!

estak ere badira kultura, ohitura, tradizioa eta berrikuntza. Bordondantzariak, eskopeteroak... dagoeneko ez dira soilik gizonezkoak herria dantzan eta desfilean jartzen dutenak. Baina galtza zein gona, ez dezala gure hankarteak erabaki bata edo bestea. La cultura, las tradiciones, son parte imprescindible de la fiesta... ¡pero cuando no discriminen! que lo que tenemos entre las piernas no sea lo que determine nuestro papel en ellas. Tradizioak asmatuak dira, beraz, apurtu daitezke. Jarrai dezagun urratsak ematen eta tradizio matxistak berpentsatzen eta birsortzen.

Chicas, ¿cuántas veces habéis oído "anda con cuidado"? ¡Ya vale! ¡Hay que empezar a decir a los hijos, parejas, compañeros, amigos, hermanos padres... ¡Anda con respeto! ¡ni se te ocurra agredir! Pentsatu al duzu zenbat aldiz errepikatu diozun alabari, emakumezko lagun, bikote edo amari "kontuz ibili" esaldia? Zergatik ez gogorarazi zure seme, lagun edo bikotekide eta aitari errespeta dezala eta ez dezala erasotu? nahikoa! Beraz, baliatu ditzagun sanjoanak ere gure askatasunaz gozatzeko.

Eta gizonezkoek balia dezatela ezarri zaien gizon eredua hautsi eta maskulinitate berriak sortzeko. ¡Romper con ese molde y empezad a construir nuevas masculinidades, las mujeres queremos disfrutar de los sanjuanes libres! Festak, kaleak, egunak zein gauak gureak ere badirelako! Eta ez dugulako zuentzat dantza egiten! Gure gorputzek ez dutelako zuen iritzirik jaso nahi! Ez dugu beldurrez bizi nahi, aske bizi baizik! Gora sanjoanak! Gora borroka feminista!


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902