Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Errezilgo herriak gaur ospatuko du VI. Gazte dantza solte txapelketa

Zortzi bikote arituko dira frontoiaren gainekaldean San Antonio jaietarako jarritako oholtzan dantzan

Sábado, 16 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:04h

errezil- Euskal dantzak gustoko dituzten gipuzkoar guztiek Errezilgo Gaztetandik kultur elkarteak antolatzen duen VI. Gazte dantza solte txapelketarekin disfrutatzeko aukera izango dute gaur.

San Antonio jaietako egitarauaren baitan ospatzen den txapelketa honetan zortzi bikotek parte hartuko dute, horietako bakar bat errezildarra izango delarik. Edonola ere, lehiaketa 17.30etik aurrera burutuko da, frontoiaren gainekaldean festetarako jarritako oholtzan, hain zuzen ere.

Gaztetandik kultur elkartetik azaldu dutenez, aurtengoan “aldaketa batekin” ospatuko da dantzari gazteei zuzendutako txapelketa. Izan ere, “orain arte igandez egin ohi da baina aurten larunbatera pasatzea erabaki da”. Edonola ere, dantza solte txapelketaren antolatzaileak zerura begira daude, “eguraldia lagun izanik dantzariek eta ikusle gisa gerturatutakoek ikuskizun politaz gozatzeko aukera izango dutelako”.

Urtero bezala, txapelketan parte hartzen duten bikoteentzako sariak izango dira. Horrela, irabazleek txapela, lepo-zapia, garaikurra eta diru saria eramango dute etxera;bigarren eta hirugarren sailkatuentzako garaikurra eta diru sariak izango direlarik. Era berean, gainerako partaideentzat ere garaikur bana eta dietak banatuko dira.

Gipuzkoar guztiak gonbidatuta daude txapelketa ikustera. - J.L.

etiquetas: gazte dantza, errezil


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902