Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Asteartean ur sarearen inguruko hitzaldia

Usurbilek hobekuntzak egin ditu azkeneko hilabetetan bere sisteman berriz gastroenteritis broterik ez gertatzeko

Sábado, 16 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:04h

Usurbil- Datorren asteartean, azaroan Usurbilen gertatutako gastroenteritis brotearen ostetik, herriko ur sisteman egin diren hobekun-tzez argibideak emateko, herriko ur horniduraren eta saneamenduren berri emateko, eta, oro har, ur-politikez eta kudeaketaz aritzeko, gai honetan adituak diren pertsonekin solasaldi bat antolatu da.

Bertan izango dira Xabier Arregi alkatea, Valentin Dehesa, elikaduraren industrian kontrol-mekanismoak diseinatzen aditua eta gai honetan Udalaren aholkulari lanetan aritutakoa, eta Iñaki Antigüedad, Hidrogeologiako katedraduna EHUn.

Hitzaldia 18.30ean hasiko da Sutegin eta elebietan izango da, bai euskaraz, baita gazteleraz ere. Herritarrek ere izango dute galderak edo zalantzak zuzentzeko aukera.

Udalak 90.000 euroko inbertsioa egin du ur-bilketa, banaketa eta kontrol-mekanismoak hobetzeko. - A.M.

etiquetas: usurbil, hitzaldia


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902