Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
tolosaldea

Txupinazoak lehertu zituen atzo Tolosan San Juan jaiak

Gaur kuadrillek hartuko dituzte kaleak eta Euskal Herri plazako bazkarian 1.400 lagun elkartuko dira

Sábado, 16 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:04h

Asanblada Feministako kideak txupinazoa jaurtitzen.

Galería Noticia

Asanblada Feministako kideak txupinazoa jaurtitzen.

tOLOSA- Plaza Zaharra morez koloreztatu zen atzo. Tolosako Asanblada Feministak egin zuen jai parekideen aldarrikapenak eman zien hasiera aurtengo San Juan jai goiztiarrei. Gaur kuadrillek hartuko dituzte kaleak.

Tolosarrak bete-betean murgilduta daude festen lehenengo asteburuan. Atzo txupinazoa bota ondoren, gaurkoa ekitaldiz betetako eguna izango da. Kuadrillek beren txupinazo propioa jaurtiko dute 12.00etan plaza Berrian;goizean erraldoi eta buruhandiak kalez kalez ibiko dira eta kuadrillen eguneko egitarauaren baitan hainbat ekitaldi izango dira;hala nola, herri-bazkaria Euskal Herria plazan, non 1.400 elkartuko diren, erromeria, larrain-dantza, Mulambo taldearekin kalejira edo elektrotxaranga.

Bestalde, 12.00etan, V. Tolosa Herria Argazki Lehiaketaren sari-banaketa egingo da Casino elkartean eta 18.00etan haurrentzat ikuskizuna izango da Alondegia plazan.

Gauean musikak hartuko du protagonismoa. 23.00etan dantzaldia izango da Jazpana taldearekin Lopez Mendizabal plazan eta plaza Berrian Gabezin taldea arituko da. Amaitzeko, Jainekin txarangak kaleak alaituko ditu. - M.S.S.

etiquetas: tolosa, txupinazoa


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902