Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
urola garaia

Kilometroen ibilbideak 5,9 kilometro eta lau gune izango ditu

Guneak ikastolan, Zumarragako plazan eta lizeoan, Etxaburun eta Santa Barbaran egongo dira

Asier Zaldua - Sábado, 16 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:04h

Atzoko Kilometroak Txikia festan parte hartu zuten haurretako batzuk.

Galería Noticia

Atzoko Kilometroak Txikia festan parte hartu zuten haurretako batzuk.

urretxu- Urretxu-Zumarraga ikastolak datorren urriaren 7an ospatuko den Kilometroak jaiaren zirkuitua ezagutzera eman zuen atzo. Ibilbideak 5,9 kilometro eta lau gune izango ditu: ikastola, Zumarragako plaza-Lizeoa, Etxaburu eta Santa Barbara. Desnibela 200 metrokoa izango da.

Lehenengo gunea ikastolan (Urretxuko Pagoeta auzoa) egongo da. Gune nagusia izango da, bertan egingo baitira irekiera ekitaldia, omenaldia eta lekuko ematea. Haurrei eta beraien gurasoei zuzendutako gunea izango da.

Urriaren 7an Urretxu eta Zumarragan elkartzen direnak, ikastolatik Euskadi plazara joango dira, Secundino Esnaola eta Legazpi kaleetatik. Bigarren guneak Zumarragako eta Urretxuko bi leku hartuko ditu: Euskadi plaza eta lizeoa. Bi gune hauek Klara Larrañaga parkearen ondoko zubiak batuko ditu. Gogoan izan aurtengo festaren leloa Zubiak batuz dela. Bigarren guneak azpigune bat izango du: Zelai Arizti parkea. Euskal kultura eta aniztasuna ardatz hartuta, adin guztietako jendearentzako eskaintza egongo da gune zabal honetan.

Lizeotik gora, Labeaga kalera joango dira. Kiroldegi aurretik pasa ondoren, Santa Barbarako bidea hartuko dute. Aldapan gora hasi baino lehen, bi topagune izango dituzte Kilometroak jaiaz gozatzera datozenek: Aldiri kiroldegian 1.000 lagunentzako bazkaria eskainiko da eta Nekolaldeko aparkalekuan artisau azoka egongo da.

Hirugarren gunea Etxaburun egongo da. Bertan, gazteentzako kontzertuak egongo dira. Gora jarraituz, Santa Barbarara helduko dira: laugarren gunera. Hemengo eskaintza ere gazteei zuzenduta egongo da bereziki. Bertatik, ikastolara itzuliko dira.

Ibilbidea atzo aurkeztu zuten, Kilometroak Txikiaren eta ikastolako afariaren ondoren. Kilometroak Txikiaren helburua festa txikienei gerturatzea da. Hori dela eta, protagonista nagusiak izan ziren eta beraientzako ekitaldi asko egon ziren.

Festa ikastolan hasi zen. Kilometroak egunean bezala, omenaldia egin zen: ikastolako mendi taldea omendu zuten. 1982ko urriaren 3an egin zuen mendi taldeak lehen irteera, Irimora. Ordutik, ikasleek Euskal Herriko makina bat tontor eta bazter ezagutu dituzte mendi taldeari esker.

Omenaldiaren ondoren, zirkuitua ireki eta bideari ekin zioten. Zinta Julian Arinek (mendi taldearen sor-tzaileetako bat) eta bere biloba Libek moztu zuten. Adin guztietako haurrentzako jolas eta tailerrak egon ziren. Musikak ere izan zuen tartea egitarauan: Lizeoko Batuz batukadaren erritmo biziak kaleak alaitu zituen eta ikastolako abesbatzak kontzertua eskaini zuen.

Festari amaiera borobila emateko, ikasturte amaierako afaria egin zuten. Zirkuitua aurkeztu ondoren, dantzaldia egon zen, Zunbalain musika taldearen eskutik.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902