Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Alai auzoko festak ospatuko dituzte asteburuan

Zumaiako auzoan egitarau zabala egongo da gaurtik igandera. Txupinazoa gaur botako dute, 18.00etan

2018(e)ko ekainaren 15a, ostirala - 06:03etan eguneratua

Zumaia- Zumaiako Alai auzoan festa giroan murgilduko dira asteburuan, gaurtik igandera bitartean hain zuzen ere, eta egitarau zabala egongo da hiru egunetan.

Festak iragarriko dituen txupinazoa gaur arratsaldean, 18.00etan botako da eta ondoren musika izango da nagusi. Hasteko, Team Wale Hip Hop erakustaldia ikusteko aukera izango da (18.30), ondoren A Santo de que... taldeak kontzertua eskainiko du, 20.00etan, eta egunarekin amaitzeko Hillnilly Jokersen kontzertua izango da (22.30). Gainera, Zumaia Hotelak mus txapelketa hartuko du 22.00etatik aurrera.

Bihar ere egitarau zabala izango da auzoan eta Motorzaleen Eguna ospatuko dute. Hala, motozaleen irteeraren ondoren (11.15), Serious Bussinesen kontzertua (12.15) izango da, eta motozaleak Beheko plazara abiatuko dira eguerdian, ondoren bazkaria egiteko. Arratsaldean, berriz, motor jolasak (16.45), trial erakustaldia (18.30), Karter kontzertua (19.00), zozketa (20.00), Katuarri kontzertua (20.30) eta su artifizalak izango dira Astondoaren eskutik (23.00).

Igandea izango da festen azken eguna eta Gaztetxoen Egunaren baitan zenbait ekitaldi izango dira;hala nola, Gipuzkoako One Wall irekia (10.00), gaztetxoen IV. Duatloia (10.00), Zumaiako Koadore judo elkartearen erakustaldia (12.30), sukaldaritza txapelketa (13.30), puzgarriak (16.00), Gorriti eta bere animaliak (17.00), Maria Martinezen kontzertua (19.00) eta apar festa (20.00).

Asteburu osoan foodtruck, artisauak eta barrakak egongo dira. - A.R.

etiquetas: zumaia, jaiak, alai auzoa


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902