Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Azpeitiak III. Txakoli eguna ospatuko du bihar festa giroan

Getariako Txakolina jatorri izeneko 17 upategiren 800 bat botila irekiko dituzte eguerdian Perez Arregi plazan

2018(e)ko ekainaren 15a, ostirala - 06:03etan eguneratua

azpeitia- Azpeitiarrek eta herrira gerturatzen diren guztiek Udalak eta Getariako Txakolina izendapena duten upategiek elkarlanean antolatzen duten Txakoli egunaren III. edizioarekin disfrutatzeko aukera izango dute bihar (11.30etik 14.30era bitartean) Perez Arregi plazan.

Aurtengo festan inoiz baino partaidetza handiagoa izango da. Izan ere, Getariako Txakolina jatorri izeneko hamazazpi upategitako ardoak dastatzeko parada izango da bihar Azpeitian.

Upategiak Agerre, Aizpurua, Akarregi Txiki, Amestoi, Arbela, Arregi, Basalore, Elkano, Flysch, Gaintza, Mokoroa, Rezabal, Roke Eizagirre, Txomin Etxaniz, Ulacia, Urkizahar eta Zudugarai izango dira eta guztien artean “800 bat botila” eramango dituzte festara.

Antolatzaileek azaldu dutenez, “txakolina edateko kopa 5 eurotan salduko da eta kopa erosten dutenek aukeratzen dituzten bost ardo edateko aukera izango dute”.

gazta eta bildotxaAurreko urtean bezala, Azpeitiko III. Txakoli egunean burruntxian erretako bildotxaren eta Idiazabal jatorriko lau gazta ezberdinen pintxoak dastatu ahalko dira.

Guztira hamasei bildotx erreko dituzte “1.500 pintxo eskaintzeko helburuarekin”, eta Karlos Ibarrondo sukaldaria arduratuko da horiek prestatzeaz. - J.L.

etiquetas: azpeitia, txakoli


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902