Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ikusmen murriztua azaltzen duen erakusketa, Ordizian

Errealitate birtual bidez gai hau landuko da Ordiziako Barrena jauregian

M. Aranburu - Viernes, 15 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Begisare elkarteko kideak, Ordiziako udal ordezkariak eta partaide batzuk, Barrenan.

Begisare elkarteko kideak, Ordiziako udal ordezkariak eta partaide batzuk, Barrenan.

Galería Noticia

Begisare elkarteko kideak, Ordiziako udal ordezkariak eta partaide batzuk, Barrenan.

ordizia- Pertsona bakoitzak bere errealitatea bizi du, baina ondokoaren azalean, edo kasu honetan begietan jartzea ez da beti gauza erraza izaten. Hala, enpatia hori landu eta herritarrak ikusmen murriztua duten pertsonengana hurbiltzeko asmoarekin Ikusmen murriztua bizi ezazuerakusketa antolatu du Begisare Gipuzkoan Erretinosi Pigmentarioak Eragindakoen Elkarteak Ordiziako Udalarekin elkarlanean, eta Barrena kultur etxean jarri dute erakusketa. Ekainaren 22ra arte egongo da zabalik arratsaldeko 17.00etatik 19.00etara bitartean eta tarte horretan Begisare elkarteko kideak egongo dira bertaratzen diren guztiei ikusmen murriztuaren inguruan izan ditzaketen zalantzak argitu eta azalpenak emateko.

Ikusmen murriztua dutenek, alde batetik, inolako zuzenketa optiko edota tratamendu farmakologiko edo kirurgiko egokia erabiliz hobe-tzerik ez dagoen ikusmen-gutxitze larria pairatzen dute eta, bestetik, aurrekoaren ondorio gisa egunerokotasunaren berezko jarduerak burutzeko ezintasuna dutenak dira.

errealitate birtualaBegisare elkarteko Amaia Gereñu ekitaldia aurkezten izan da eta haren hitzetan “egoerari buruzko informazioa ezezik ikusmen murriztuarekin ikustea ahalbidetuko da”. Horrela, “parte-hartzaileak Tengo Baja Visión VR aplikazioa bere smartphoneandeskargatu, frogatu behar duen sintoma eta bere garapen maila hautatu, mugikorra eskura izango dituzten VR betaurreko birtualetan sartu eta berauek jartzea besterik ez dute egin beharko”, zehaztu du Gereñuk.

Gainera, Begisarek Ordizian ostalaritza eta merkataritza elkarteko kideei eta herritarrei ikusmen murriztua zer den azalduko dute. Ikusmen murriztua dutenek hori dutela azaltzen duten bereizgarriak jartzen dituzte pegatina moduan eta horiek ere zertarako diren eta haiekin nola jardun azaltzeko hitzaldiak egingo dituzte. Era berean, herriak ikusmen-zailtasunekiko duen kontzientzia bultzatzeko Udalak herritarren arretarako dituen guneetan, taberna eta dendetan Ikusmen murriztua dut, Hemen kontuan duguleloa duten banderak jarriko dituzte.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902