Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Bote prontoan

Koherentzia

Karmele Jaio - 2018(e)ko ekainaren 15a, ostirala - 09:24etan eguneratua

Gaztetan itxaropena zenuen: urteak betetzen joan ahala buruan zenituen galderentzako erantzunak aurkitzen joango zinela uste zenuen. Urteetan bereganatutako eskarmentuarekin argiago izango zenituela gauzak, baina, urteak betetzen zoazen heinean konturatzen zara gero eta gehiago direla galderak, eta zalantzek gero eta espazio handiagoa hartzen doazela zeure buruan, eta garai batean esaldiak “eta kitto” sendo eta biribil batekin bukatzeko gai bazinen ere, gaur ez zarela kapaz, iraganean esan zenituen hainbat gauza ezin dituzula defendatu gaur, zure kontraesanak hor daudela, dena lehen baino konplexuagoa dela iruditzen zaizula, zu zeu konplexuagoa zarela, eta batzuetan ez duzula zeure burua ezagutzen. Baina zein zaila den horrela agertzea, kontuan izanik gizarte honek koherentziari –gaizki ulertutako koherentziari– ematen dion garrantzia.

Ruper Ordorikak beti esan du bere kontzertuetan, benetan dela zaila lerro zuzena marraztea superfizie irregularrean. Eta bizitzak erakusten dizu bidea irregularra dela eta ez dela hain erraza aurretik markatutako bidea jarraitzea. Urteekin konturatzen zara koherentzia hitzaren azpian askotan beste gauza batzuk ezkutatzen direla: gehiegi pentsatu nahi ez izatea edota aldaketari beldurra, adibidez. Gauzak oso garbi dituztela diotenen jarreraren azpian askotan inork euren ideiak kolokan jartzearen beldurra ezkutatzen da.

Gaur egun pertsonaia publikoek lehen baino zailagoa dute koherente izatea. Politikari batek kargu berri bat hartzen duenean, edo futbolari bat taldez aldatzen denean, haren arerioek egiten duten lehen gauza euren sare sozialak errebisatzea da. Eta han beti aurkitzen dute inkoherentziaren bat, gaur egun esango edo egingo ez luketen zerbait.

Zenbat alditan pentsatu dut nire garaikoek dugun zortea, gaztetan sare sozialik ez genuelako. Nahiko lan izango genukeen gure zabor inkoherente guztia ezabatzen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902