Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
EKONOMIA

Goierri Eskolak hiru sari lortu ditu ibilgailu elektrikoen lehiaketan

Hamar ikaslez osatutako taldeak AIC saria, Irizar e-mobility diseinu saria eta lehen fasearena eskuratu du

2018(e)ko ekainaren 15a, ostirala - 06:03etan eguneratua

Parte-hartzaileak, beraien sariekin.

Parte-hartzaileak, beraien sariekin. (Argazkia: M.A.)

Galería Noticia

Parte-hartzaileak, beraien sariekin.

ordizia- Goierri Eskolako ikasleek urte hasieran ezarritako helburua bete dute Lanbide Heziketako zentroei zuzendutako Euskelec-Ibilgailu Elektrikoen Txapelketan eta hiru sari eskuratuta itzuli dira bertatik. Erronka zaila baina polita zuten aurrean: kotxe elektrikoa fabrika-tzea. Hala, Goierri Eskolako taldeak bere prototipoari esker, Berrikun-tzaren AIC saria, Irizar e-mobility diseinu saria eta lehen fasearen saria jaso dituzte.

Lanbide Heziketako hamaika zentrotako 140 ikaslek hartu zuten parte lehiaketa honetan. Epaimahaiak azelerazioa, gehienezko balazta eta slaloma baloratu zituen, ibilgailuaren diseinuaz eta ikasleen talentuaz gain. “Erronka konplexua izan da. Ezerezetik kotxe elektriko bat eraikitzeak hasieratik amaiera arteko prozesua kontrolatzea eskatzen du, diseinua, fabrikazioa eta muntaia, proiektuaren bidaragarritasuna eta exekuzio epeak ahaztu gabe. Baina emaitzak merezi du ahalegina”, agertu du Iker Etxezarreta irakasleak.

Proiektuan zazpi formakuntza ziklotako hamar ikaslek hartu dute parte. Besteak beste, Administrazio eta Finantzetakoak, Diseinu eta Fabrikazio Mekanikokoak, Mekatronikakoak edota Eraikuntza Metalikokoak aritu dira elkarlanean buru-belarri hau ateratzeko. - M.A.

etiquetas: goierri eskola


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902