Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

“Bizitza independentea: nik aukeratzen dut non, nola eta norekin”

Elkartuz jardunaldiaren hirugarren edizioa: "Bizitza independentea: nik aukeratzen dut non, nola eta norekin"

2018(e)ko ekainaren 14a, osteguna - 19:11etan eguneratua

Elkartuz jardunaldiaren hirugarren edizioa.

Elkartuz jardunaldiaren hirugarren edizioa. (Irekia)

Galería Noticia

Elkartuz jardunaldiaren hirugarren edizioa.

Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak gaur zera esan du: "Eusko Jaurlaritzan ziur gaude bizitza independenterako eredua defendatzea desgaitasunfisikoa duten pertsonen gizartean aukera-berdintasunetarako eta benetako partaidetza eraginkorra gero eta errealagoa izateko baliabidea dela".

Sailburuordeak Elkartuz jardunaldiaren hirugarren edizioan parte hartu du: "Bizitza independentea: nik aukeratzen dut non, nola eta norekin";jardunaldia Tabakaleran izan da, Donostia-San Sebastianen, eta Elkartuk antolatu du, Gipuzkoako DesgaitasunFisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzaileak.

Bertan, Amilibiak azaldu du 2017-2020rako Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoek "estrategia hori pertsonei eta, bereziki, eremu soziosanitarioan dituzten premia handiengatik helburutzat jotzen diren kolektiboei, besteak beste, desgaitasuna edo mendekotasuna duten pertsonei, bideratzeko erronka" planteatzen dutela. Beraz, "pertsonak ardatz nagusitzat hartzen dira, unibertsaltasunaren, ekitatearen, kalitatearen eta parte-hartzearen printzipioetan oinarrituta".

"Estrategia horrek zehazten du desgaitasunarilotutako zerbitzuak ematean, ahalik eta gehien bultzatu behar dela pertsonen autonomia, bai gaitasunak kontserbatzeko eta garatzeko, bai beren bizitzaren gaineko ahalik eta kontrol handiena edukitzeko", esan du Gizarte Politiketako sailburuordeak. "Guk hala izateko konpromisoa dugu".



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902