Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
EKONOMIA

Ia 14 milioiko aurrekontua onartu du Ordiziako Udalak

Oposizioaren, EH Bildu eta Ordizia Orain, zazpi baiezko botoekin atera dituzte aurrekontuak

M. Aranburu - 2018(e)ko ekainaren 14a, osteguna - 06:03etan eguneratua

Ordiziako EH Bildu eta Ordizia Orain oposizioen botoekin onartu da aurtengo aurrekontua.

Ordiziako EH Bildu eta Ordizia Orain oposizioen botoekin onartu da aurtengo aurrekontua. (A.V.)

Galería Noticia

Ordiziako EH Bildu eta Ordizia Orain oposizioen botoekin onartu da aurtengo aurrekontua.Ordiziako Majori kiroldegiko zati batzuk berrituko dira.

ordizia- Hainbat eta hainbat hilabeteko gatazken ondoren, Ordiziako Udalak, behingoz onartu du 2018 urterako aurrekontua eta hala, hobekuntzak egiteko 13.945.000 euroko partidarekin kontatuko du. Urte hasieratik tira bira handiak egon dira Udal Gobernuaren eta oposizioaren artean, baina, azkenean, oposizioak atera du aurrera aurrekontua.

Azken Udalbatzan landu zuten gai nagusia izan zen eta oposizioa osa-tzen duten alderdiek proposamenari argi berdea eman zioten;EH Bilduko bost eta Ordizia Orainen bi bozka nahikoa izan dira horretarako. Bestalde, Udal Gobernua osa-tzen duten EAJ eta PSE-EEk abstentzioa bozkatu zuten, oposizioak aurrekontuari aplikatutako emendakin partzialarekin ez zeudelako ados.

Oposizioko bi alderdiek emendakina partzial hori aurkeztu zuten eta horrek Udal Gobernuak proposatu duen aurrekontu proiektua aldatu egin du, baina ez osotasunean, zati txiki batean baizik. Alegia, guztira, aurrekontu proposamenaren %5,72a bakarrik aldatzea eskatu zuten EH Bildu eta Ordizia Orainek, hain zuzen, 798.850 euro inguru. Orain, aurrekontua onartuta, oposizioak txertatu dituen aldaketa horiek ere aurrera egingo dute eta herrian aldaketa eta hobekun-tzak eragingo dituztela adierazi dute.

inbertsio berriak Aurrekontuari txertatutako partida horrekin hainbat proposamen egin ditu oposizioak eta Ordiziari zuzenean eragiten dizkieten gaietan eragingo dute;hala nola, Udal gobernuak proposatu ez duen Ordizia Plaza proiektuarentzat 63.000 euroko partida sortu dute: “Ordiziak azoka tradizionala oinarri hartuta bere potentzialitate guztiak indarrean jarriko dituen proiektu bateratu eta bateratzailea garatu behar du. Zen-tzu horretan, datorren deialdirako lanean hasi behar ginela adostu genuen guztiok”, nabarmendu dute EH Bilduko ordezkariek. Horrez gain, Majori polikiroldegiari dagokionez, bigarren faserako 100.000 euro bideratzea ere proposatu zuten kiroldegiaren zati zaharrena eta egoera kaskarrenean dagoen igerilekuaren eremu osoa eraberritzeko falta den proiektua egiteko, eta Bustuntza auzoko urbanizazio proiektuarentzat beste 100.000 euro bideratzea. Azken proiektu hau abian jarri baino lehen “parte har-tze prozesua” abian jarriko dutela azaldu dute, auzoan dauden beharrak identifikatzeko eta ondoren, hari dagokion obra edo neurriak hartzeko.

Puri purian dago irisgarritasunaren gaia eta hala salatu dute EH Bildutik Udal Gobernuak gai honen inguruan izan duen jarrera: “irisgarritasunaren inguruan Udal Gobernu honek ez du deus egin urteotan eta eskatu den diru-laguntza bakarra Majorin igogailua jartzeko izan da. Hori ondo dago baina eraberri-tze prozesu handi batean murgildu behar den eraikuntza batean igogailua jartzeko diru-laguntza eska-tzea agian ez da hain logikoa, udalerria igogailurik ez duen eraikun-tza publikoz josita daukagunean”. Horregatik, adierazi dute, aurrekontu proiektuan 29.000 euro bideratzen zaizkion proiektuari 104.642 eurotaraino igoko zaiola “behingoz, irisgarritasuna susta-tzeko proiektuak egiten has gaitezen”.

Aipatutakoez gain, anbulatorioaren hedapena, inmigrazioaren behatokia, emakumeen kirola sustatzeko partida, auzoetako komunak eta asfaltatze lanak ere egingo dituzte.

Ordiziak badu, beraz, aurrekontua. “Edozein kasutan, aurrekontua eta inbertsio plana oposizioari esker onartu badira ere, Udal eta herriaren aurrekontua da. Aurrekontuak badaude, ez dago prorrogarik, ez dago aitzakiarik, baina argi gera dadila, Santamaria alkateari eta bere gobernu taldeari dagokio aurrekontua exekutatzea. Berea da eginkizuna, eta berea da ardura”, zehaztu dute bi alderdiek.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902