Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Entitateen egiturak aldatzearen beharra azpimarratzen da

2018(e)ko ekainaren 14a, osteguna - 19:15etan eguneratua

Bai Sarearen Lehen Biltzarra.

Bai Sarearen Lehen Biltzarra. (Irekia)

Galería Noticia

Bai Sarearen Lehen Biltzarra.

HERNANI. Gaur goizean Berdintasunerako erakundeen Bai Sarearen Lehen Biltzarra ospatu da Orona enpresaren egoitzan, Hernanin, Orona sarea osatzen duten 63 entitateetako bat baita. Biltzar honetan sarean lan egiteko modua eta hurrengo hilabeteetarako plangintza zehaztu dituzte, besteak beste. 

Bai Sarea osatzen duten entitateek Berdintasunerako Erakunde Laguntzaile bereizgarria dute eta sarearen helburua da lankidetzarako espazio bat izatea, berdintasun-planek antolakundeetan lan-merkatuaren genero-ezberdintasunak murrizteko duten eragina biderkatzeko. 2016an abiarazi zen enpresa-sarearen helburua da beste entitateekin esperientziak partekatzea, eta berdintasunaren aldeko politikak antolakundeetan indartu eta gure gizartean eragin handiagoa izatea. Berdintasunaren aldeko planak eta ekintzak enpresetan duten eragina biderkatzea du xede.

BAI SAREAren parte diren entitateek honako konpromiso hauek hartzen dituzte: emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna entitateko zuzendaritzatik sustatzea, emakumeak eta gizonak lanean modu parekidean kontuan hartzea, giza eskubideak eta ez diskriminazioa errespetatu eta defendatzea, langile guztien osasun, segurtasun eta ongizatea zaintzea, emakumeen garapen profesionala bultzatzea, berdintasunaren aldeko enpresa-garapenerako, erosketako eta marketing-eko praktikak sustatzea, ingurune soziolaboralean berdintasuna bultzatzea, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde egindako aurrerapenak ebaluatua eta hedatzea.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902