Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Kilometroak Txikia festa egingo dute ostiralean

Gauean afaria egingo dute Lizeoko patioan eta urriaren 7ko ibilbidea aurkeztuko dute

Miércoles, 13 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h

(Urretxuko Udala)

Galería Noticia

urretxu- Urretxu-Zumarraga ikastolak Kilometroak Txikia festa ospatuko du ostiral honetan. Jaiak Kilometroak egunaren osagai berdinak izango ditu: hasiera ekitaldia, omenaldia, ibilbidea, guneak… Kilometroak eguna irudikatuko da, baina txikian.

Kilometroak Txikiaren helburua festa txikienei gerturatzea da. Hori dela eta, protagonista nagusiak izango dira eta beraientzako ekitaldi asko egongo dira.

Festa 18.00etan hasiko da, ikastolan. Ikasleek emango diete ongi etorria bertaratzen direnei. Ondoren, Kilometroak egunean bezala, omenaldia egingo da: ikastolako mendi taldea omenduko da. 1982ko urriaren 3an egin zuen mendi taldeak lehen irteera, Irimora. Ordutik, ikasleek Euskal Herriko makina bat tontor eta bazter ezagutu dituzte mendi taldeari esker. Lehengo eta oraingo taldekideei egingo zaie omenaldia.

Omenaldiaren ondoren, zirkuitua ireki eta bideari ekingo diote. Ibilbideak lau gune ditu: ikastola, Zumarragako plaza, Areizaga-Kalebarren plaza eta Lizeoa. Adin guztietako haurrentzako jolas eta tailerrak egongo dira, batxilergoko ikasleek gidatuta. Musikak ere izango du tartea egitarauan: Lizeoko Batuz batukadaren erritmo biziak alaituko ditu kaleak eta ikastolako abesbatzak kontzertua eskainiko du Areizaga-Kalebarren plazan.

Festari amaiera borobila emateko, ikasturte amaierako afaria egingo dute Lizeoan. Afalostean, 22.00ak aldera, Kilometroak eguneko zirkuitua aurkeztuko da. Jarraian dantzaldia egongo da, Zunbalain musika taldearen eskutik. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902