Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
KIROLAK

Tropela Hondartzan egingo dute igandean

Zarauzko hondartzan ziklistatxoen lasterketak egingo dituzte eta ‘vintage’ erakusketa ere izango da

2018(e)ko ekainaren 13a, asteazkena - 06:03etan eguneratua

Giro ederra, ‘Tropela hondartza’ ekitaldian.

‘Tropela hondartzan’ ekitaldia. (Argazkia: Loraine Lekuona)

Galería Noticia

Giro ederra, ‘Tropela hondartza’ ekitaldian.

Zarautz- Aurreko ekitaldiek izandako harrera ona ikusita, Tropela Elkarteak laugarren Tropela Hondartzan ekitaldia antolatu du igande honetarako. Hala, hondartzetan galtzeko zorian den ziklistatxoen eta kaniken jokoa berreskuratuko dute beste behin.

Antolatzaileek azaldu dutenez, Galtxagorri elkartearen parean izango da ekitaldia, 11.30etik aurrera, baina 9.30ean zirkuituen prestaketarekin hasiko dira. Ziklistatxoen lasterketak egingo dituzte bi mailatan (batetik, 12 urte edo gazteagoak, eta bestetik, haur handiak eta helduak) eta taldeka hartu beharko da parte. Azkarrenarentzat sariak izateaz gain, zirkuiturik dotoreena egiten dutenen-tzat, ziklistatxorik eleganteenaren-tzat eta kiroltasunaren saria ere banatuko dituzte. Izena emateko hondartzan.tropela.eus webgunera jo behar da.

Vintage erakusketaBestalde, pasealekuan bertan lehengo txirrindularitzaren erakusleiho moduan, erakusketa bat jarriko dute goiz osoan zehar. Bertan izango dira eskuz pintatutako berunezko ziklistatxoak, ziklisten irudiekin hornitutako botila-txapak, ziklistatxoz osatutako maketak, Urtekariaren aldizkari zaharrak, Libros de Rutaren libururik berezienak, Juan Mari Tolinen argazkiak eta abar luze bat. Guzti horretaz musikarekin girotuta eta lagun giro eder batean gozatu ahal izango da. Eta bertan erakusteko moduko ziklistatxoak, kromoak, argazkiak edota beste bitxikeriaren bat duten zarauztarrak animatu dituzte etxean dituzten gauzak eramatera, azokan lekua “gustora” egingo diete eta. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902