Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

'Smart' zerbitzuen ideiak aurkezteko deialdia irekita

2018(e)ko ekainaren 12a, asteartea - 19:05etan eguneratua

SmartKalea.

SmartKalea.

Galería Noticia

SmartKalea.

DONOSTIA. Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, SmartKalea proiekturako smart produktuen edo zerbitzuen ideiak aurkezteko deialdi berria zabaldu du.

Donostiako SmartKalea proiektuaren baitan sartzen den deialdi honek hiriaren berrikuntza teknologikoa sustatzea du xede enpresei lagunduz eta negozio-aukera berriak sortuz;eta, horretarako, hiria erakusleihotzat erabiliko du, Donostiaren kokapena smart hiri gisa sustatuz.

4 ideia hautatuko dira gehienez, hiriko ingurune errealetan testeatu ahal izateko eta sariak emango dira ondorengo zuzkidura ekonomikoekin:

  • 1º Saria - 3.000 €
  • 2º Saria - 2.500 €
  • 3º Saria - 2.000 €
  • 4º Saria - 1.500 €

Ingurumen-iraunkortasuna, energia eraginkortasuna, herritarren parte-hartzea eta gardentasuna sustatu nahi dituen proiektua da SmartKalea, horretarako punta-puntako teknologia erabiliz. Oraindaino, Alde Zaharrean eta Donostiako Altza auzoan ari da proiektua gauzatzen.

Proiektuan, euren teknologia desberdinak proiektuaren zerbitzura jartzen dituzten hiriko enpresak ari dira parte hartzen. SmartKaleak, beraz, tokiko enpresek beren produktuak eta zerbitzuak ingurune erreal batean testatzeko laborategitzat ere balio du;horrek aukera ematen die smart proiektu horiek zuzentzako eta hobetzeko.

Proiektuak lankidetza publiko-pribatuko eredu aktibo eta integralari erantzuten dio, Smart ikuspegi batetik hiriaren eremu geografiko batean elkarbizi diren eragile desberdinak barnebiltzen dituenari: hiritarrak, eremu geografikoko dendak eta negozioak, enpresa teknologikoak eta Udaleko Sailak. Hori guztia Donostiako Sustapenaren eskutik eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren baterako finantzaketarekin.

SmartKalea proiektuaren baitan gauzatutako jarduerek parte hartu duten Donostiako dendetan eta etxebizitzetan kontsumo energetikoan eta uraren kontsumoan aurrezpen handia lortu dute eta, baita, kaleko hainbat azpiegituretan ere;kasu batean zein bestean neurketan eta optimizazioan oinarrituz. Bestetik, pertsonen zenbaketa- eta tracking-sistema da proiektuaren beste elementu estrategikoetako bat. Era berean, arestian aipaturiko sistemen Integrazio Plataforma bat eratu da.

Ideien deialdi honekin, Donostiak aurrera jarraitu nahi du Smart hiri bihurtzeko helburuarekin, non, metodo berriek eta teknologia berriek garapen teknologiko iraunkorra ahalbidetuko duten. Iraunkortasunak gero eta garrantzia handiago du bai ingurumenaren alorrean bai gizarte- eta ekonomia-alorretan ere, hirientzako erronka handi bihurtuz. 

Donostia erronka horretaz jabetuta dago eta, horregatik, aurrerapen horretan bere ekarpena egin nahi du hiritarren ongizatea maximizatzeko eragin negatiboak murrizten eta baliabide berrien eraginkortasuna optimizatzen lagunduko duten enpresa desberdinek garatutako teknologia berritzaile eta iraunkor berrien bitartez.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902