Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
“Desberdintasunek batzen gaituzte”

CMRE-Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseiluaren kongresua, inauguratuta

2018(e)ko ekainaren 11a, astelehena - 18:37etan eguneratua

CMRE-Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseiluaren kongresua.

CMRE-Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseiluaren kongresua. (Irekia)

Galería Noticia

CMRE-Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseiluaren kongresua.

Iñigo Urkullu Lehendakariaren iritziz, "gure eredua giza garapen jasangarria da, eta berdintasunaren, aniztasunarekiko errespetuaren eta gizarteratzearen balioak gure ideien artean daude". Lehendakariak "Berdintasuna, aniztasuna eta inklusioa" Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluaren (EUEK) Biltzarraren inaugurazioan, Bilbon, azaldu duenez, Euskadin urteak daramatzagu gizarte kohesionatua eta solidarioa eraikitzeko lanean, non pertsona guztiek baitituzte aukerak eta inor ez baita atzean geratzen.

Inaugurazio-ekitaldia Euskalduna Jauregian izan da, "Desberdintasunek batzen gaituzte" lemapean, eta, bertan, Stefano Bonaccini CMREko presidentea izan da, bai eta Abel Caballero Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioaren presidentea eta Imanol Landa Euskal Udalerrien Elkartearen presidentea ere. Lehendakariak, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarekin batera, erakundeek pertsonekin duten hurbiltasuna azaldu nahi izan du. "Hobeto ezagutzen ditugu beren eskari eta premiak. Gaur, gizarte kohesionatuagoarekin dugun konpromisoa adierazten dugu", esan du.

"Euskadik ongi etorria ematen dio eta ilusioz hartzen du Europa sozial berriari eta Europako proiektuaren fundazio-balioak, alegia, berdintasuna, aniztasuna eta inklusioa, berreskuratzeari buruzko eztabaida", esan die Lehendakariak topaketan parte hartu dutenei.

Iñigo Urkullu Lehendakariak nabarmendu du hemen batu den "tokiko eta eskualdeko indarrak" eragin positiboa izan dezakeela Batasunaren legerian, eta integrazio-proiektua eguneratzen, normalizatzen eta humanizatzen lagundu dezakeela. "Bilboko Biltzar horrek urrats berria dakar, Europako gizarte-oinarriaren eraldaketan", esan du.

"Euskadik ongi etorria ematen dio eta ilusioz hartzen du Europa sozial berriari eta Europako proiektuaren fundazio-balioak, alegia, berdintasuna, aniztasuna eta inklusioa, berreskuratzeari buruzko eztabaida", esan du Lehendakariak, amaitzeko.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902