Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Zirrikituetatik begira

Hamaika emakume

Ana. Urkiza - Lunes, 11 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Oraingoan, “hamaika”-ren adiera zenbakarria da. Sanchezen Gobernu berriko 17 zorrotik 11 emakumezkoen eskuetan jarri dira. Gehiegi harritu omen gaitu albisteak. Harridura zeinuak jartzeko irizpideak, ostera, subjektiboak izatera heldu daitezkeela esatera ausartu zen behin RAEko aulkidun bat. Gehiegi harritu gaituela?

Asteon, berton, Deustuko unibertsitateko komunikazio graduko lan baterako iritzia ematean galde-tzen zidaten, oraindik, medioetan zergatik emakumeak ez diren ikusgarri. Zergatik emakumezko mediku, zientzialari, matematikari, aholkulari, legelari, eta abarren ahotsak ez diren lehen orriko.

Eta ohiko erantzunak eman nituen: “plaza-gizona” kontzeptuaren baliokiderik ez daukagula emakumezkoentzako, esan nahi baita, plazara atera eta bere jarduna gizonak egiten duen naturaltasunez eta bere azaltzeko moduarekin ulertzeko eta goi-buruetara eramatekorik. Zeren eta egon badira beren ahots propioa duten emakumeak, eta areago izango dira etorkizun oso hurbilean. Baina bat egin behar dute baita emakume horien jarduna eta ahotsa plazan (beste plaza batzuetan, apika) entzungo dituzten gizonezko edota erabaki hartzaileek batetik, eta bestetik, plaza ezberdinetan (edo beste espazio berri batzuetan) beren ahotsa errekonozituko duten emakumeek euren burua eroso aurkitzearekin.

Komunikazioan graduatuko diren ikasleei, emakumeei ikusgarriak izan daitezen, galderak ere beste era batera egin behar zaizkiela agertu nien. Beharbada, politikari emakumezkoei ez zaie gizonezkoei eskatu zaiena eskatu behar;gainontzeko politikariekin negoziatzeko arrazoibide berak erabiltzea eskertu behar;ezagunak zaizkigun legeak irakur-tzen zorrotzenak izatea baloratu behar;beharbada, ez zaie plaza berean joko bera egitea eskatu behar.

Bada garaia, agora ezberdinetan ahots berrien oihartzuna aditzen hastekoa.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902