Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
BERTAN

“Plastikorik gabeko planeta” aldarrikatu dute ikasleek

Tolosaldeko Eskola Agenda 21 topaketa gauzatu dute aste honetan Zerkausian Ingurumenaren Egunarekin bat eginez

2018(e)ko ekainaren 10a, igandea - 06:03etan eguneratua

Ikasleak murala osatzen, Zerkausian.

Ikasleak murala osatzen, Zerkausian. (Argazkia: N.G.)

Galería Noticia

Ikasleak murala osatzen, Zerkausian.

Tolosa- Tolosaldeko Eskola Agenda 21 topaketa egin dute aste honetan Tolosako Zerkausian, Ingurumenaren Eguneko Planeta bat, #plastikorikgabe leloarekin bat eginez.

Aldaketa Klimatikoa gaiari buruzko hausnarketa partekatua gauzatu dute eskualdeko ikastetxeen artean. Horrez gain, Ingurumenaren Nazioarteko Eguneko leloarekin bat eginez, plastikoaren arazoaz jabetzeko panel-mural bat osatu dute. Tolosaldeko eskola komunitateak eta EA21 proiektuan inplikazioa duten Udalek hartu dute parte.

Ekitaldian parte hartu zuen Patxi Amantegi Tolosako Ingurumen zinegotziak, non adierazi zuen plastikoen gehiegizko erabilpenak lotura zuzena duela klima aldaketarekin. “Urtetik urtera sortzen eta erabiltzen dugun plastikoaren kopurua gora doa, horregatik landu dugu gai hau ikasleekin. Baina badira ekiditeko neurriak, adibidez: ekonomia zirkularra, hau da berrerabili eta birziklatzea, eta plastikoen bildukien erabilera gutxitzea, beste aukera bilatuz”, azaldu zuen Amantegik Zerkausiko ekitaldian. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902