Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Manuel Salegi eta Jose Mari Zialtzeta Gipuzkoako jubilatuen mus txapelketako irabazleak

“Txapela irabazteak emozio handixa ematen du baina Musean jokatzearen gauzarik onena lagun berriak egitea da”

Manuel Salegi eta Jose Mari Zialtzeta elgoibartarrek Gipuzkoako jubilatuen etxeetan “4 erregetara” jokatu den 2018ko Mus txapelketa irabazi berri dute

Jabi Leon - 2018(e)ko ekainaren 10a, igandea - 06:03etan eguneratua

Manuel Salegi eta Jose Mari Zialtzeta

Manuel Salegi eta Jose Mari Zialtzeta

Galería Noticia

Manuel Salegi eta Jose Mari Zialtzeta

elgoibar- Manuel Salegi (81 urte) eta Jose Mari Zialtzeta (76 urte) “oso pozik” agertzen dira Altzan jokatu zen Gipuzkoako Mus txapelketako finala irabazi ostean. Aurrez aurre izan zituzten Zumarragako ordezkariek “ez zituzten gauzak batere erraz ipini” baina, hala ere, “maldan gora jarri zitzaigun partidari buelta ematea lortu genuen eta azkenean txapelak Elgoibarrera ekartzea lortu genuen”, azaltzen dute irifarra ahoan margotuta.

Nolakoa izan da irabazi berri duzuen Gipuzkoako jubilatuen etxeetako Mus txapelketa?

-Manuel: Elgoibarko kanporaketa irabazi ondoren, Deba bailarakoa gainditu genuen eta horrela Altzan jokatu ziren finalerdietarako sailkatu ginen. Kanporaketa hori ere irabazi genuen eta azkenean Zumarraga ordezkatzen zuen bikotearen aurka jokatu genuen finala.

-Jose Mari: Ez pentsa txapela irabaztea erraza izan denik. Finalean oso arerio gogorrak topau genituen eta 3-2 galtzen joan ginen arren, azkenean 3-4 irabaztea lortu genuen.

-Manuel: Hori horrela da, justu justu irabazi genuen finala.

Txapelketa irabazteko itxaropena zenuten?

-M: Parte hartzera animatzen zaren momentutik beti duzu esperantza hori. Nik aurretik banuen txapelketa hau irabazita beste lagun batzukin bikotea eginda eta oraingoan Jose Marikin berriro irabaztea poz handia eman dit.

Irabazi duzuen Mus txapelketa lau erregetara jokatu da baina zuek zer nahiago duzue, lau edo zortzi erregetara jokatu?

-M: Debatik Donostialdera lau erregetara jokatzen da normalean eta Debatik Bizkaia aldera zortzi erregetara. Eta egia esan ni igual igual moldatzen naiz jokatzeko bi eratara;Gipuzkoan eta Bizkaian hainbat txapela irabazi ditut;bi eratara jokatuta.

-J.M.: Ni hobeto defenditzen naiz zortzi erregetara jokatzen;hortan gehiago ibilita nago eta.

Zuentzako zer da Mus?

-M: Jokurik onena, gehien gustatzen zaidana. Gazte gaztetatik jokatzen dut nik Musean eta gaur egun ere hori da gustokoen dudan entretenimendua. Pentsau, lehenengo txapela 1979 urtean irabazi nuen Antzuolan. Joxe Loiola zenarekin bikotea egin nuen orduan eta txapelketa hartan 168 bikote aritu ginen lehian.

-J.M.: Niretzako Mus denbora-pasa bat da. Lehen koadrilan Trukean jolasten genuen eta Musean ez nin-tzen hasi orain dela hamar urte arte, jubilau nintzen momentura arte. Elgoibarko Jubilatuen etxean ez zegoen Trukean egiterik eta horregatik ikasi nuen Musean.

Zer eman dizue Mus jokoak?

-M: Bizkaia eta Gipuzkoako herri eta auzo askotan ibili naiz ni Musean jokotzen eta horri esker Euskadiko hainbat leku ezagutzeko aukera izan dut. Era berean, Mus jokoari esker jende asko ezagutzeko eta lagun asko egiteko parada izan dut.

-J.M.: Niretzako ere, Musaren alderik politena lagun artean jolasteko eta lagun berriak egiteko aukera ematen duela da.

Txapela etxera eramateak ere poza emango du, ezta?

-M: Bai, noski. Txapelak emozio handixa ematen du beti, baina askotan bueltau gara etxera ezer irabazi gabe eta galdu ondoren ba... penatan beti.

-J.M.: Txapela etxera eramatea polita eta pozgarria da baina Manuelek esaten duen bezala, galtzeak beti ematen du pena.

Normalean zuek biok ez duzue Mus txapelketetarako bikotea osatzen baina Gipuzkoako Jubilatuen etxeetan jokatutakoa irabazi ondoren... errepikatzeko asmorik bai?

-M: Nik azken urteotan Pedro Garatekin bikote eginda parte hartzen dut txapelketetan normalean baina oraingoan ez genuen elkarrekin joka-tzeko aukerarik izan eta Jose Marikin jokatzeko aukera suertatuta da eta parte hartzera animatu ginen. Berriro suertatzen bada elkarrekin jokatuko dugu, zergatik ez.

-J.M.: Hori da, suertatzen bada bikotea egingo dugu berriro.

Non dago Musean ondo jokatzeko sekretua?

-M: Musean ondo aritzeko ez dago sekretorik. Egia da keinuak ondo pasatzea inportantea dela baina karta onak ez badira ailegatzen jai dago.

-J.M.: Ados nago, tokatzen diren kartak printzipalena da. Karta onak sartzen badira irabazteko aukera handixa dago baina ez badira sar-tzen ezer gutxi egin daiteke partida irabazteko.

Gipuzkoatzen

Gipuzkoako txokorik maiteena Jose Mari: Albiztur, han jaio nintzelako. Manuel: Itziar, bertan jaioa naiz eta.

Paisaia bat J: Larraitzetik dauden bistak zoragarriak dira. M: Ni Urraki gainatik ikusten den paisaiarekin gelditzen naiz.

Festa edo ospakizun bat M: Elgoibarko Gabon Zaharretako nekazal azoka. J: Ernion irailean egiten diren erromeriak.

Mendi bat M: Itziarko Andutz. J: Karakate, mutikotan artzain ibili nintzen hantxe.

Hondartza bat M: Zarautzekoa, ederra da. J: Debakoa, batez ere gehienetan hara joan izan garelako.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902