Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cristina Uriartek Gipuzkoako Eskola Txikien XXXI. Festan parte hartu du, Oikian

2018(e)ko ekainaren 10a, igandea - 18:27etan eguneratua

Cristina Uriarte, Gipuzkoako Eskola Txikien XXXI. Festan.

Cristina Uriarte, Gipuzkoako Eskola Txikien XXXI. Festan. (Irekia)

Galería Noticia

Cristina Uriarte, Gipuzkoako Eskola Txikien XXXI. Festan.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuorde Olatz Garamendi lagun zuela, Gipuzkoako Eskola Txikien Festaren irekiera ekitaldian  parte hartu du gaur goizez, Zumaiako Oikia auzoan. Bertako Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe publikoak eta Kolarre guraso elkarteak antolatu dute aurten festa hau.

Irekiera ekitaldian, festa honek hain berea duen leloarekin bat eginez (“Eskola txikiak bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik”), eskola txikien izaera berezia eta ingururekiko lotura estua izan ditu hizpide Uriarte sailburuak. “Eskola Txikiak, txikiak bezain erakargarriak zarete. Beste inon baino hobeto nabaritzen da zuen kasuan: eskola txikiak osatzen dituzuen familiok, ikasleok eta langileok, guztiz bertoko sentitzen zarete. Hezkuntza komunitate trinkoak osatzen dituzue. Harro sentitzen zarete zuen izaeraz, eta hori transmititzen diezue zuen seme-alabei”.

“Txiki izate horrek indar eta dohain bereziak ematen dizkizuete;seme-alaben hezkuntza-prozesua hurbiletik jarraitzen duzue, eta irakaslea, bere gelako irakaslea baino askoz gehiago da. Hezkuntza profesionalek, haur eta gazteak hezteaz gain, auzo eta herrien bizitzarekin bat egiten duzue”, azaldu du.

Eskola Txikientzako eraikin berrien inguruko albisterik ere eraman du sailburuak Oikiara. Uriartek aurreratu duenez, Oikiako eskolaren eraikin berria egiteko lanak uda honetan bertan hasiko dira, eta 2019-2020 ikasturtean ateak zabalik izatea espero da. Zestoako Arroa auzoan berriz, bertako Eskola Txikiarentzako eraikin berria egiteko lanak ere abian dira;eta Alkizan ere, Oikian bezala, 2019-2020 ikasturterako eskolaren eraikin berria errealitate izango da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902