Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gazte sormena bultzatuz

90 artistek hartu dute parte aurtengo Ertibil egitasmoan. Horien artean aukeratutako 18 lanikusgai daude Bilboko Rekalde aretoan. Aurtengo edizioan, gainera, Japonian hiru egonaldiartistiko eskaini ditu Bizkaiko Foru Aldundiak, artista gazteen nazioartekotzea laguntzeko asmoz

MARTA MORALES - 2018(e)ko ekainaren 10a, igandea - 14:52etan eguneratua

Erakusketa Bilboko Rekalde Aretoan abiaraziko da, eta, ondoren, leku hauetan izango da ikusgai: Gasteizko Montehermoso kulturunean (uztailaren 2tik urriaren 1era);Durangoko Arte eta Historia Museoan (urriaren 1etik 22ra);Galdakaoko Torrezabal Kultur Etx

Erakusketa Bilboko Rekalde Aretoan abiaraziko da, eta, ondoren, Gasteizen, Durangon, Galdakaon eta Sestaon

Galería Noticia

Erakusketa Bilboko Rekalde Aretoan abiaraziko da, eta, ondoren, leku hauetan izango da ikusgai: Gasteizko Montehermoso kulturunean (uztailaren 2tik urriaren 1era);Durangoko Arte eta Historia Museoan (urriaren 1etik 22ra);Galdakaoko Torrezabal Kultur Etx

ERTIBIL Bizkaia 2018 erakusketa ibiltariaren 36. edizioa martxan da, eta, horrekin batera, artista gazteen lanekin gozatzeko aukera. Orotara, margolanak, grabatua, argazkigintza, bideogintza eta zizelkaritza arloetako 18 lan egongo dira ikusgai. Bizkaiko artistek parte hartu ahal dute ekimen honetan, eta baita, kanpokoak izan arren, haien sorkuntza lana lurralde historikoan garatzen dutenek ere.

Ertibil proiektua artista gazteen lana bultzatzeko helburuarekin sortua da, eta, hortaz, atzerrirako egonaldi artistikoen hiru sari berezi eskaini ditu Bizkaiko Foru Aldundiak, aurten lehenengo aldiz, artista gazteen nazioartekotzea laguntzeko asmoz. Zehazki, Japonian izango dira egonaldiak, Tokion eta Fukuokan. Ildo horretatik, Euskara eta Kulturako Foru diputatu Lorea Bilbaok proiektu honen “sendotasuna eta ibilbide luzea” nabarmendu du, baita “Japoniarekin egindako harremana” azpimarratu ere.

Maria Muriedas Diezek, Izaro Ieregik eta Maider Gonzalo Salcedak irabazi dute sari berezi hau. Sarituek 7.000, 5.000 eta 3.000 euro jaso dituzte, hurrenez hurren. Muriendasek bideogintza arloan hartu du parte, Lucifer izeneko lanarekin. Ieregik ere bideo bat aurkeztu du, Time For Love izenekoa. Gonzalok, berriz, argazkigintzan aurkeztu du bere lana, Flores pegatina collagearekin. Hirurek Japonian emango dituzte ekaina, uztaila eta abuztua.

Izaro Ieregi oso pozik dago lortutako sariarekin. “Pozez eta sorpresaz hartu dut saria. Alde batetik, zure lana nolabait ikusgarri egiten du, errekonozimendu bat da. Beste aldetik, laguntza ekonomiko handia suposatzen du”, nabarmendu du artista getxoztarrak. Ozta-ozta harrapatu dugu etxean, martxan zituen hainbat proiektu antolatu behar izan baititu Japoniarako bidea hartu baino lehen. “Tabakaleran egiten ari naizen egonaldia kudeatu behar izan dut, baita OKELAn egiten dudan lana ere”, azaldu du.

Ieregik badaki egonaldi honek bere lana aberastuko duela, eta hara heltzeko irrikitaz dago. “Maria (Muriedas) Tokion egongo da eta Maider (Gonzalo) eta biok ordea, Fukuokan, Studio Kura izeneko erresidentzia batean”, zehaztu du. Bertan zer garatuko duten oraindik ez badaki ere, egonaldiaren amaieran Tokioko unibertsitatean ekimenen bat gauzatzeko proposamena dagoela aurreratu du getxoztarrak.

GORPUTZA, EKINTZA, BIOLENTZIAErtibil 2018 erakustaldirako Time For Love izeneko bideoa aurkeztu zuen Ieregik, saria irabazi zuena, hain zuzen ere. Bere lana gorputz intimoarekin lotu du. “Bi urte baino gehiago dira Lazkaoko Beneditarren Fundaziotik ateratako artxibo batzuekin lanean ari naizela –jakinarazi du artistak–. Denbora pasa ahala, gorputza, ekintza eta biolentzia bezalako kontzeptuetatik gertuago nago. Nolabait gorputz kolektiboarekin egiten dut lan eta gorputz intimoarekin lan egiteko beharra sentitu nuen. Hortik atera da bideo hau”.

Artista gazteen lana zabaltzea eta duintasunez bizitzea oso zaila dela onartu du Ieregik. “Gurean ez dago arte garaikidearen inguruko kultura askorik, eta jendartea orokorrean ez dago ohituta horrelako erakusketetara joatera”, azpimarratu du. Gainera, “programazio egonkor bat ere ez egoteaz” kexatu da. Erakusketa ibiltaria den heinean, herriz herri ibiliko da datozen hilabeteetan Ertibil 2018. Rekalde Aretoan egongo da ikusgai uztailaren 1era arte. Ostean, eta aurten ere lehen aldiz, Arabara joango da. Gasteizko Montehermoso kultur-gunean izango da, uztailaren 2tik urriaren 1era. Ondoren, Durangoko Arte eta Historia Museora joango da, eta bertan urriaren 1etik 22ra izango da ikusgai. Handik Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxera zuzenduko da, non urriaren 31tik azaroaren 30era bitartera izango den. Azkenik, Sestaoko Musika Eskolan ikusi ahal izango da, abenduaren 3tik 31ra arte.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902