Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
KULTURA

Eskolarteko txapela, Durangora

Gorka Pagonabarraga gazteak jantzi du sari nagusia Saran ospatu den finalean;Aner Peritz zarauztarra, txapeldunorde

2018(e)ko ekainaren 10a, igandea - 06:03etan eguneratua

Gorka Pagonabarragak Mikel Mendizabalen eskutik jaso zuen txapela.

Gorka Pagonabarragak Mikel Mendizabalen eskutik jaso zuen txapela. (Argazkia: Bertsozaleen Elkartea)

Galería Noticia

Gorka Pagonabarragak Mikel Mendizabalen eskutik jaso zuen txapela.

Donostia- Gorka Pagonabarraga gazteak (Durango, 2000) jantzi zuen txapela atzo Sarako trinketean ospatu zen Euskal Herriko XXX. Eskolarteko Txapelketan. Bertsozale Elkarteak aditzera eman zuenez, 15-18 urte bitarteko 13 gaztek hartu dute parte saioan, egitasmoa gauzatzen duten lurralde guztiak ordezkatuz.

Durangokoak Aner Peritz Euzkitze txapeldunorde zarauztarra eta Aitor Ugarte, Elixabet Etxandi, Irati Alcantarilla eta Oihana Arana izan zituen bertsokide saioaren bigarren zatian. Binaka -eta kasuren batean hirukote moduan- zortziko handi eta txikiko ariketei ekin zioten.

Puntuazio handiena lortu zutenek egin zuten aurrera bigarren zatira. Banaka aritu ziren sailkatutako sei bertsolariak, lehen puntua emanda hasieran eta gaia emanda gero, zor-tziko txikian eta bost puntuko neurrian hurrenez hurren. Saioa amaitu ostean, festak Saran barrena jarraitu zuen.


Karmelo Baldatik Sarara Urteurren biribila izan du aurtengoa Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak antolatutako Euskal Herriko Eskolartekoak: 30 bete ditu.

1989. urtean jokatu zen lehen aldiz Donostiako Karmelo Balda pilotalekuan;ordurako egiten ziren lurraldeetako eskolartekoak baina urte horretan gauzatu zen Euskal Herri osoa hartu zuen lehenengoa, Ikastolen Elkartearen eskutik. - N.G.

Saioa

13

gaztek parte hartu zuten atzoko saioan. Gorka Pagonabarragak (Durango, 2000) txapela jantzi zuen Mikel Mendizabalen eskutik. Durangokoarekin batera, Aner Peritz Euzkitze txapeldunordea (Zarautz, 2002), Aitor Ugarte (Aramaio, 2002), Elixabet Etxandi (Izpura, 2000), Irati Alcantarilla (Urruña, 2001) eta Oihana Arana (Eskoriatza, 2001) ibili ziren saioaren bigarren zatian.

etiquetas: durango


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902