Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Imanol Azkuek ikertuko du Zumaiako euskara

Herriko euskararen historia soziala ikertzeko beka egokitu zaio eta 11.000 euroko saria jasoko du

2018(e)ko ekainaren 9a, larunbata - 06:04etan eguneratua

Imanol Azkue.

Imanol Azkue. (n.g.)

Galería Noticia

Imanol Azkue.

Zumaia- Zumaiako Udalak herriko euskararen historia soziala ikertzeko beka deialdia egin zuen martxoa amaieran, eta aurkeztutako hautagai bakarrak, Imanol Azkue Ibarbia zumaiarrak, irabazi du beka.

Epaimahaiak ontzat eman zuen proiektua, eta proposamena “oso egokia eta txukuna” dela iritzi zuen. Beraz, 11.000 euroko saria jasoko du Azkuek, eta jarraipen batzorde batek egiaztatuko du lanak adostu bezala egingo direla. Guztira, 18 hilabeteko epea izango du lana burutzeko eta emaitza bikoitza izango da: batetik, ikerketaren azalpena;eta bestetik, gaiari lotutako aipuen bilduma.

Ikerketaren helburua Zumaiako euskararen historia soziala azter-tzea izango da;zehazki, gai horri lotutako informazioa bildu, ordenatu eta dibulgaziorako presta-tzea. Ibilbide hori osorik aztertzea lan izugarria dela jakinik, lehen deialdi honetan 1766 eta 1966 urte bitarteko epea hartuko du ikerketak. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902